Lehiaketa

Badoa aurrera Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

Larruzko paleta eta pala motzeko lehian, finalerdietara zein herri sailkatuko diren jakingo dugu, asteburuan; eskuz eta gomazko paletaz, final-zortzirenei ekingo diete; eta zesta-puntaz, ligaxkako 2. jardunaldia jokatuko dute

Pixkanaka badoa aurrera Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Jardunaldi honetan, esaterako, finalerdietara zein herri sailkatuko diren jakingo dugu larruzko paleta eta pala motzeko lehian; eskuz eta gomazko paletaz, final-zortzirenei ekingo diete; eta zesta-puntaz, ligaxkako bigarren jardunaldia jokatuko dute.

Larruzko paleta eta pala motzezfinalerdietarako sailkapena izango dute jokoan Azpetiak, Debak, Donostiak eta Ordiziak. Final-laurdenen joanekoetan 2-0 irabazi zion Debak Azpeitiari, eta bana berdindu zuten Donostiak eta Ordiziak. Kanporaketa gainditzen dutenek Errenteria (Deba vs Azpeitia aurrez aurrekoaren irabazlearentzat) eta Andoain (Donostia edo Ordiziarentzat) izango dituzte zain finalerdietan (kanporaketen zozketak hala erabakita).

Eskuz, Alegia, Amezketa, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Usurbil eta Zestoa herriek gainditu dute final-hamaseirenen kanporaketa (hurrenez hurren, Oñati, Amasa-Villabona, Zegama, Aretxabaleta, Aduna, Eibar eta Lazkao herrien kontra), eta Andoain, Ataun, Beasain, Bergara eta Hernanirekin batera (orain hasiko dira, zozketak hala erabakita) final-zortzirenen joaneko jaialdiak jokatuko dituzte, asteburuan.

Gomazko paletaz ere final-zortzirenei ekingo diete Andoainek, Azkoitiak, Debak, Hernanik, Lasarte-Oriak, Oiartzunek, Tolosak eta Zumarragak; Andoain eta Lasarte-Oria datoz final-hamaseirenetatik, kanporaketa gaindituta (Zumaiaren eta Zarautzen kontra, hurrenez hurren), eta gainontzekoak final-zortzirenetan kokatu zituen zozketak.

Zesta-puntaz, azkenik, ligaxkako 2. jardunaldia jokatuko dute Hondarribiak eta Zumaiak, eta atseden egingo du Mutrikuk.

Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburuko kartelera:

MAIATZAK 15, OSTEGUNA
 

– 20:00 Azpeitia-Betharram: AZPEITIA vs DEBA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, itzulerakoa)

– 20:30, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA vs ZUMARRAGA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

MAIATZAK 16, OSTIRALA
 

– 18:30, Usurbil-Udalekoa: USURBIL vs HERNANI (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

– 18:30, Amezketa-Larrunarri: AMEZKETA vs BERGARA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

– 19:00, Alegia-Elorri: ALEGIA  vs AZPEITIA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

– 19:00, Andoain-Arrate: ZESTOA vs ANDOAIN (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

– 19:00, Hernani-Udalekoa: LASARTE-ORIA vs HERNANI (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

– 19:00, Deba-Aldats: DEBA vs TOLOSA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

– 19:00, Hondarribia-Jostaldi: HONDARRIBIA vs ZUMAIA (zesta-punta, ligaxka, 2. jardunaldia)

– 20:00, Astigarraga-Txomiñene: ASTIGARRAGA vs BEASAIN (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

– 20:00, Ordizia-Beti Alai: ORDIZIA vs DONOSTIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, itzulerakoa)

MAIATZAK 17, LARUNBATA
 

– 19:30, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA vs ATAUN (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)

MAIATZAK 18, IGANDEA
 

– 11:00, Andoain-Arrate: ANDOAIN vs OIARTZUN (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)

Edizio honetan, 21 herrik eman du izena eskuzko lehian, 6 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntazDenera, 44 herri eta 460 pilotari elkartuko ditu txapelketak (266 eskuz, 46 palaz, 107 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz): 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Alegia
  3. Amasa-Villabona
  4. Amezketa
  5. Andoain
  6. Aretxabaleta
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Beasain
  12. Bergara
  13. Eibar
  14. Hernani
  15. Lazkao
  16. Oiartzun
  17. Oñati
  18. Usurbil
  19. Zaldibia
  20. Zegama
  21. Zestoa

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Ordizia

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Astigarraga
  4. Azkoitia
  5. Deba
  6. Donostia
  7. Hernani
  8. Lasarte-Oria
  9. Mutriku
  10. Oiartzun
  11. Tolosa
  12. Zarautz
  13. Zumaia
  14. Zumarraga

ZESTA-PUNTA

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

Eskuz, 3 herri gehiago lehiatuko dira aurtengo edizioan, 21: ez dira izango Altzo, Idiazabal eta Tolosabaina Alegia, Aretxabaleta, Eibar, Lazkao, Usurbil eta Zegama batu dira zerrendara

Palako lehian, iazko kopuru bera izango da, 6, baina bada aldaketarik parte-hartzaileei dagokienean: aurten ez da izango Oiartzun, eta bai Azpeitia.

Gomazko paletaz ere, iazko kopuru bera izango da, 14, baina ez dira herri berberak izango: aurten ez dute jokatuko Errenteriak eta Zestoak; eta bai, ordea, Azkoitiak eta Lasarte-Oriak.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioko berberak.

Lehendabiziko finala larruzko paletako eta pala motzeko txapelketarena izango da, ekainaren 7ko asteburuan. Ondoren etorriko da zesta-puntakoa, ekainaren 22ko jardunaldian. Eta ekainaren 30ekoan izango dira, azkenik, eskuzkoa eta gomazko paletakoaeskuzkoa, gainera, ETB1k eskainiko du zuzenean; ekainaren 28an izango da, 10:30ean, Donostiako Atano III.ean.

Eskuzko txapelketaren 57. edizioa izango da aurtengoa, 34.a larruzko paletaz eta pala motzez, 27.a zesta-puntaz eta 7.a gomazko paletaz.

Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Oiartzunek irabazi zuen, eta Zaldibia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 8 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain eta Errenteria dira ondoren palmaresean, 7 txapelekin (txapeldunorde 7 bider Andoain eta 5 Errenteria); eta Olaberria ondoren, 6 txapelekin (2tan txapeldunorde). Errenteriak irabazi zuen aurreko edizioa, eta Andoain izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (12 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 9 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, Zumaiaren aurka.

Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan); atzetik da Donostia, 2rekin (2tan txapeldunorde); eta ondoren Astigarraga, txapel batekin (beste behin txapeldunorde). 2024ko edizioan Donostiak jantzi zuen txapela, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak berriro babestuko dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

*Argazkiak: Alegia eta Amezketa.

miniImagen
Eskua
Gomazko paleta
Larruzko paleta eta pala motza
Zesta-punta
Talde-argazkia
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.