Eskuz, palaz eta zesta-puntaz irabazi zituzten finalak, hurrenez hurren, Astigarraga, Deba eta Zumaiaren aurka
Azpeitiak, Andoainek eta Mutrikuk irabazi dute 2016ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Eskuko lehian jantzi zuen txapela Azpeitiak, Astigarragari 3-0eko emaitzarekin finalean irabazita (Donostia-Atano, 2016-07-03). Andoainentzat izan zen palako lehiakoa; honek Deba hartu zuen mendean finalean (Donostia-Atano, 2016-06-05), 2-0eko emaitzarekin. Eta zesta-puntako lehian Mutriku Zumaiari gailendu zitzaion finalean, 2-1eko emaitzarekin (Zumaia-Aitzuri, 2016-07-02).
Ondoren zehazten ditugu finaletako jaialdi guztiak:
Uztailak 3, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: AZPEITIA 3 / ASTIGARRAGA 0
1. Kadeteak:
AZPEITIA 22 (Unai Alberdi-Julen Egiguren) / ASTIGARRAGA 3 (Oier Olarra-Markel Zapiain)
2. Jubenilak:
AZPEITA 22 (Gorka Iriarte-Jon Alberdi) / ASTIGARRAGA 20 (Gorka Oiarbide-Hodei Exposito)
3. Nagusiak:
AZPEITIA 22 (Markel Etxaniz-Daniel Murgiondo) / ASTIGARRAGA 19 (Harri Loidi-Jokin Sanchez)
PALA. Ekainak 5, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a: ANDOAIN 2 / DEBA 0
1. Larruzko paleta:
ANDOAIN 35 (Ibai Iradi-Manex Lete) / DEBA 16 (Imanol Etxeberria-Manex Beitia)
2. Pala motza:
ANDOAIN 40 (Ibon Altuna-Aritz Rekalde) / DEBA 28 (Mikel Lopez-Mikel Sanchez)
ZESTA-PUNA. Uztailak 2, larunbata, 18:00, Zumaia-Aitzuri: MUTRIKU 2 / ZUMAIA 1
1. Kadeteak:
MUTRIKU 18 (Zuhaitz Arrillaga-Jon Iparragirre) / ZUMAIA 30 (Eduardo Agirre-Joseba Agirre)
2. Jubenilak:
MUTRIKU 35 (Ekaitz Mendizabal-Mikel Manzisidor) / ZUMAIA 13 (Cristian Saez-Julen Lopez)
3. Nagusiak:
MUTRIKU 35 (Jon Iñaki Mendizabal-Aitor Andonegi) / ZUMAIA 26 (Cosme Agirre-Unai Uranga)
Azpeitiak, hala, bere bosgarren txapela jantzi du aurten. Beste lauak 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri) eta iaz (Tolosaren kontra) lortu zituen. Eta beste hirutan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela).
Andoainentzat ere bere bosgarren txapela da Herriartekoan. Gainontzeko lau garaipenak 2009, 2010, 2011 eta 2013 urteetan lortu zituen. Eta beste bost aldiz txapeldunorde izan da: 1997an, 1999an, 2006an, 2008an eta 2015ean.
25 herri lehiatu dira eskuz aurten: Aduna, Aia, Altzo, Andoain, Arrasate, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Bidania-Goiatz, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Usurbil, Zestoa, Zizurkil eta Zumarraga. Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak (gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartu dute parte txapelketa honetan); baja izan dira, berriz, Alegia eta Beasain.
Palaz, 8 herri lehiatu dira, iazko parte-hartzaile berak: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.


