Lehiaketa

Azpeitia eta Oiartzun aurrez aurre Herriarteko Txapelketako eskuko finalean, larunbatean, Atanon

16:30ean hasiko da jaialdia; Azpeitiak irabaziko balu, seigarren txapela gehituko lioke palmaresari, jarraian irabaziko lukeen hirugarrena; Oiartzun nagusituz gero, bigarrena lortuko luke Herriartekoan

Azpeitiak eta Oiartzunek jokatuko dute 2017ko Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finala. Larunbatean izango da hitzordu handia, 16:30etik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Aste honetan bi herri finalistek egin dituzte beraien entrenamendu saioak bertan. Sarrerak ere salgai dira bai Azpeitian bai Oiartzunen. Aurten, estreinakoz, material hautaketa finalaren egunean bertan egingo dute, jaialdia hasi baino lehenago. Eta, orokorrean, dena da prest festa berezirako:

Uztailak 1, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a

AZPEITIA / OIARTZUN, eskuz, kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetan

Azpeitiak 40 aldiz hartu du parte Herriarteko Eskuzko Txapelketan (8 final jokatu ditu, larunbatekoarekin 9.a), eta Oiartzunek 34 bider (3 finaletara iritsi da, larunbatekoa barne).

Azpeitiak 5 aldiz jantzi du txapela: 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri), 2015ean (Tolosa mendean hartuta) eta azkena iaz (Astigarragaren kontra). Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela). 

Oiartzunek, bere aldetik, txapel bat dauka, 2013an irabazitakoa (Tolosaren aurka). Eta beste behin txapeldunorde izan da, 2014an, hain zuzen ere (Donostiak irabazi zuen orduan).

Bi herriek ez dute sekula finalik jokatu elkarren aurka, nahiz eta 2013tik honako finaletara bata edo bestea iritsi diren.

50. edizioa da aurtengoa. Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien, 16, hain zuzen ere; Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin; eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin. 

Edizio honetan, 21 herri lehiatu dira eskuz:

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Lazkao
  15. Oiartzun
  16. Oñati
  17. Orio
  18. Tolosa
  19. Zestoa
  20. Zizurkil
  21. Zumaia
     

Orio eta Zumaia izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta Zumarraga

Txapelketaren informazio guztia duzue eskura honako estekan klikatuta: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.