Azpeitiak Tolosari irabazi zion, eskuko lehian; palakoan, Andoaini gailendu zitzaion Donostia; eta zesta-puntakoan Zumaiari hartu zion aurrea Mutrikuk
Azpeitiak, Donostiak eta Mutrikuk irabazi dute 2015eko Herriarteko Txapelketa. Eskuko lehian jantzi zuen txapela Azpeitiak, Tolosari 3-0eko emaitzarekin finalean irabazita (Donostia, 2015-07-05). Donostiarentzat izan zen palako lehiakoa; honek Andoain hartu zuen mendean finalean (Donostia, 2015-06-14), 2-0eko emaitzarekin. Eta zesta-puntako lehian Mutriku Zumaiari gailendu zitzaion finalean, 3-0eko emaitzarekin (Mutriku, 2015-06-26). Ondoren zehazten ditugu finaletako jaialdi guztiak:
ESKUA. Uztailak 5, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a
1. Kadeteak: AZPEITIA 22 (Unanue-Alberdi) / TOLOSA 18 (Morales-Jauregi)
2. Jubenilak: AZPEITA 22 (Iriarte-Egiguren) / TOLOSA 18 (Egiguren-X.Luzuriaga)
3. Nagusiak: AZPEITIA 22 (Larrañaga-Murgiondo) / TOLOSA 11(Peña-Beloki)
PALA. Ekainak 14, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a
1. Larruzko paleta: DONOSTIA (Arozena-Sarasola) 35 / ANDOAIN (Iradi-Lete) 21
2. Pala motza: DONOSTIA (Navarro-Oiarzabal) 40 / ANDOAIN (Altuna-Zabala) 37
ZESTA-PUNTA. Ekainak 26, ostirala, 19:30, Mutriku-Miruaitz
1. Kadeteak: MUTRIKU 30 (E.Mendizabal-Manzisidor) / ZUMAIA 10 (J.Agirre-Saez)
2. Jubenilak: MUTRIKU 35 (Goenaga-Andonegi) / ZUMAIA 22 (E.Agirre-Lopetegi)
3. Nagusiak: MUTRIKU 35 (I.Mendizabal-Barrenetxea) / ZUMAIA 23 (Alonso-Osa)
Azpeitiak, hala, bere laugarren txapela jantzi du. Beste 3ak 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita) eta 2010ean (Hernaniri) lortu zituen. Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela).
22 herri lehiatu dira eskuz aurten: Aia, Alegia, Andoain, Arrasate, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bidania-Goiatz, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zestoa, Zizurkil eta Zumarraga. Aia, Azpeitia eta Oñati izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja, berriz, Amezketa, Bergara, Elgoibar eta Zaldibia.
Palaz, 8 herri lehiatu dira, iazko parte-hartzaile berak: Andoain, Deba (azkeneko orduan erretiratu eta ez du txapelketa jokatu), Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.


