Lehiaketa

Azken txanpan sartu da Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa

Finalerdiak jokatuko dira asteburuan, Oiartzungo Kontzejupean; eta finalak abuztuaren 3an, leku berean

Azken txanpan sartu da Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa. Hain zuzen ere, asteburu honetan finalerdiak jokatuko dituzte, Oiartzungo Kontzejupean; eta abuztuaren 3an izango dira ikusgai finalak, leku berean. 

Aurreko edizioko arrakasta ikusita, aurten ere martxan jarri zuten lehia Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Oiartzungo Txost klubak. Klubak antolatzen duen Pasaka Txapelketarekin bat egiten du, gainera. Bertan, gaztetxoak, gazteak, emakumezkoak eta herri mailakoak aritzen dira. Hala, asteburuko finalerdiei beste hainbat partida ere gehituko zaizkie. Hona hemen jaialdiak:

Uztailak 24, igandea, 10:30, Oiartzun-Kontzejupea
 

1. Lopez-Landa / Oier-Ekain

2. Estefano-Leonet / Zalakain-Mitxelena

3. Azpiroz-Mitxelena / Etxeberria-Kazabon

4. Otegi-Salaberria / Leonet-Etxeberria

5. GIPUZKOAKO II. ESKUKO PASAKA TXAPELKETA. FINALERDIA:
NAZABAL-ZABALA / FLORES-ESNAOLA

Uztailak 25, astelehena, 10:30, Oiartzun-Kontzejupea


1. Oiartzungo V. Txapelketa. Finalerdia: Etxebeste-Iriarte / Ane-Julen

2. Oiartzungo V. Txapelketa. Finalerdia: Arruti-Sein / Arbelaiz-Otxoteko

3. Oiartzungo V. Txapelketa. Finalerdia: Izarne-Maite / Lolo-Maitane

4. Oiartzungo V. Txapelketa. Finalerdia: Maddi-Leire / Olatz-Aloña

5. GIPUZKOAKO II. ESKUKO PASAKA TXAPELKETA. FINALERDIA:
ARZELUS-CHIAPUSO / URBIETA-ESNAL

 

Gaztetxoen, gazteen, emakumezkoen eta herri mailakoen finalak uztailaren 29an izango dira, Oiartzungo Iturriotzen (bertako jaiak direla eta), 16:30ean. Gipuzkoako Txapelketako finalak, berriz, abuztuaren 3an (San Esteban, Oiartzungo festak) jokatuko dira, Kontzejupean, 13:00etan.

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Kontzejupe atalean dago ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.