Lehiaketa

Azken fasean sartu da Enrique Abril Errebote Txapelketa

Txost eta Zubieta taldeek lehen final-laurdena jokatuko dute igandean, Zubietan, eta Kapito Harrik eta Behar Zanak bestea urriaren 1eko asteburuan, Villabonan; Luzean eta Kanboarrak taldeak finalerdietara sailkatu dira zuzenean

Ligaxkako partida guztiak jokatuta, azken fasean sartu da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Igande honetan, hain zuzen ere, izango da ikusgai lehendabiziko final-laurdena: Txost eta Zubieta taldeen artekoa, 10:30ean, Zubietan. Beste final-laurdena urriaren 1eko asteburuan jokatuko dute Kapito Harrik eta Behar Zanak. Eta ondoren etorriko dira finalerdiak eta finala.

Honela gelditu da, hain zuzen ere, ligaxkako sailkapena

A MULTZOA

  1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), 4 puntu
  2. Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi), 3 puntu
  3. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), 2 puntu

B MULTZOA

  1. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), 4 puntu
  2. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), 3 puntu
  3. Behar Zana (Amasa-Villabona, Gipuzkoa), 2 puntu

Luzean eta Kanboarrak taldeek, beraz, finalerdietara zuzenean sailkatzea lortu dute, ligaxka lehen postuan bukatuta. Eta bigarren eta hirugarren sailkatuak finalerdiak jokatzeko beste postuen bila lehiatuko dira, Txost eta Zubieta alde batetik eta Kapito Harri eta Behar Zana bestetik (Txost eta Zubieta taldeen arteko aurrez aurrekoa irabazten duenak Luzean taldearen aurka jokatu beharko du finalerdietan, eta Kapito Harri eta Behar Zanaren arteko norgehiagokaren irabazleak Kanboarrak taldearen kontra). Hauexek izango dira, beraz, final-laurdenak:


 

Irailak 24, igandea, 10:30, Zubieta-plaza
 

TXOST vs ZUBIETA

Urriaren 1eko asteburua, 10:30, Villabona-plaza

KAPITO HARRI vs BEHAR ZANA

Aurtengo edizioko finala Villabonako Errebote plazan jokatuko da, oraindik zehazteko dagoen egun eta orduan.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebote nagusiak eta Kartelera ataletan jarraitu daitezke txapelketaren nondik norakoak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.