Izen-emateak

Azken egunak Udaberri Sarietan (errendimendu eta federatua) izena emateko

Apirilaren 9 arte zabalik dago Errendimenduko Udaberri Sarian eta Udaberri eskuz banaka 4 1/2ko lehian izena emateko epea.

Eskola adinekoak Errendimenduko Udaberri Sarian (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz binaka) eman dezakete izena eta federatuek Udaberri Sarian (eskuz banaka 4 1/2an.)

 

Esan legez, apirilak 9a da izen emateko azken eguna.

 

Ondoren zehaztuko ditugu aipatutako txapelketak:

 

 ERRENDIMENDUKO UDABERRI SARIA


– Espezialitateak eta kategoriak: eskuz binaka; 2. urteko alebinak (2001) eta infantilak (2000-1999).

– Aurreikusitako egutegia: apirilaren 21etik ekainaren 30era bitartean.

– Izena emateko azken eguna: apirilaren 9a, asteartea.

 

UDABERRI SARIA (Eskuz Banaka 4 ½ barruan)


– Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka, 4 t´erdian; kadeteak (1. eta 2. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak.

– Aurreikusitako egutegia: apirilaren 21etik ekainaren 30era bitartean.

– Izena emateko azken eguna: apirilaren 9a,asteartea.

 

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa hauen inguruko informazio guztia, eta baita dokumentuak deskargatzeko aukera ere (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak…). Behin lehiak hasita hauen jarraipena ere egin ahal izango duzue bertan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.