Lehiaketa

Aurten ere Behar Zanak irabazi du Trinketeko Udazkena Saria

40-20 gailendu zitzaion Real Sociedad 1 taldeari Donostiako Gaskan jokatutako finalean.

Behar Zana taldeak (Erreka-Esnaola) irabazi du 2012-13ko Trinketeko Udazkena Saria (eskuz binaka nagusien mailako lehia da). 40-20 hartu zuen mendean Real Sociedad 1  taldea (Errazkin-Esnaola), Donostiako Gaskan abenduaren lehenean jokatutako finalean. Iaz ere Behar Zanak lortu zuen garaipena.

Ondoren zehazten dugu jaialdia:


Abenduak 1, larunbata, 17:45, Donostia-Gaska

1. Eskuz binaka, nagusiak: REAL SOCIEDAD 1 (Errazkin-Esnaola) 20- BEHAR ZANA ( Erreka-Esnaola) 40

Real Sociedad 1-ek finalerako zuzeneko txartela lortu zuen, sailkapeneko ligaxka lehendabiziko postuan bukatu zuelako. Bigarren eta hirugarren sailkatuek,Usurbilek eta Behar Zanak aldiz, finalerdietan neurtu behar izan zituzten indarrak finalerako beste txartela eskuratu ahal izateko. Behar Zanak egin zuen azkenean aurrera, 40-25 irabazita.Finalean ere, garaile atera da.

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.