Lehiaketa

Aurrera doa Herriarteko Txapelketa

XLIX. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala igandean, ekainaren 2an , 11:30tan Zubietan izango da.

Eguraldi txarragatik urria aldean hainbatetan bertan behera geratu ostean, igande honetan Zubietan jokatu da hainbeste itxaron behar izan dugun finala.

Bi talde lapurtarren arteko lehia izanen dugu, Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Kapito Harri II (Uztaritze) taldeen artekoa hain zuzen.

Iazko urrian finala hasi eta gutxira, euriak lehia bertan behera uztera derrigortu zuen, Luzaz Gazte 10-5 irabazten ari zelarik. Hortaz, igande honetako finala markagailuak hori adierazten duela hasiko da.

Igandean, Zubietan,11:30tan hasiko da finala beraz; eguraldiak hala uzten badu bederen.

Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke Enrique Abril Errebote Txapelketak utzitakoak. Argazki galeriak atalean, gainera, hainbat irudi daude ikusgai.

miniImagen

Ondoren modalitate bakoitzeko lehien kronika txikia irakur dezakezue.

 

Eskuko espezialitatean ondorengo herri bikote hauen artean jokatu dira FINAL ZORTZIRENAK maiatzak 26 eta ekainak 2ko asteburuetan (negritaz dauden herriak izan dira sailkatu direnak.)

 

  • ASTIGARRAGA – ELGOIBAR

  • ALEGIA – BIDEGOIAN

  • TOLOSA BERROBI

  • AMEZKETAHERNANI

  • ZALDIBIABEASAIN

  • ATAUNAZKOITIA

  • ZIZURKIL – BERGARA

  • OIARTZUN -DONOSTIA

 

 

Asteburu honetan, FINAL LAURDENEN joaneko partiduak jokatuko dira. Hauxek herri bikoteak:

 

 

  • ASTIGARRAGA – BIDEGOIAN

  • TOLOSA – HERNANI

  • BEASAIN – AZKOITIA

  • ZIZURKIL – OIARTZUN

 

Palako espezialitatean final laurdenak jokatu dira dagoeneko (maiatzak 26 eta ekainak 2ko asteburuetan) eta baditugu finalerditarako herri sailkatuak (letra lodiz daudenak):

  • ORDIZIA – LAZKAO

  • OLABERRIA – DEBA

  • ERRENTERIA – OIARTZUN

  • DONOSTIA – ANDOAIN

 

Horrela, asteburu honetan FINALERDIETAKO joaneko partiduak ikusteko aukera izanen dugu. Hauxe herri bikoteak:

 

  • ORDIZIA-OLABERRIA

  • ERRENTERIA-ANDOAIN

 

Zesta Puntako espezialitatean asteburu honetan, bosgarren jardunaldia jokatuko da. Donostia kanporatua izan ostean, partidu bakarra egongo da:

 

  • MUTRIKU – TOLOSA

 

Bide batez, finalen datak gogoraziko dizkizuegu jarrain:

Eskuko finala: uztailaren 7an.

Palako finala: ekainaren 23an.

Zesta-puntako finala: ekainaren 22an. 

 

Zorte on guztiei!


Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa   eta   Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.