Lehiaketa

Asteburuan Joko Garbiko eta Zesta Puntako finalak izango dira

Joko Garbiko finalak Oiartzunen jokatuko dira eta Zesta Puntakoak Mutrikun.

Ostiralean, martxoaren 14ean, Udaberri Txapelketako Zesta Puntako finalak jokatuko dira. Nagusien eta jubenilen kategorietako finalak izanen dira ikusgai. Jaialdia Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan izanen da, 20:00etan hasita.

Bestalde, larunbatean, martxoaren 15ean, Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak ospatuko dira, Oiartzunen. Bi partida jokatuko dira, nagusi mailako eta jubenil mailako finalak. Jaialdia 17:00etan hasiko da, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.

Ondoren, finaletako jaialdiak zehaztuko ditugu:

ZESTA PUNTAKO FINALAK.Udaberri txapelketa.

*Martxoak 14, ostirala, 20:00, Mutriku-Miruaitz:

1. Zesta punta jubenilak: ZUMAIA (Larrañaga-Segurola) / BEOTIBAR 2 (Lekuona-Amundarain)

2. Zesta punta nagusiak: GAZTELEKU 1 (Arruti-Borrero) / DANOK BAT (Andonegi-Barrenetxea)

JOKO GARBIKO FINALAK. Gipuzkoako Txapelketa.

*Martxoak 15, larunbata, 17.00, Oiartzun-Madalensoro:

1. Joko garbi jubenilak: TXOST 1 (Ondaro-Leonet) / ZUBIETA 1 (Bordagarai-Arrillaga)

2. Joko garbi nagusiak: ZUBIETA 1 (Aizpurua-Aizpurua) / BEHAR ZANA 1 (Mitxelena-Santxez)

Txapelketek utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.