Lehiaketa

Asteburu honetan hasiko da GRAVNI txapelketa

1. jardunaldian Gipuzkoak kanpoan jokatuko du nafarren aurka.

Asteburu honetan hasiko da 2014ko federazioen arteko GRAVNI Saria. Aurten sei lurraldetako selekzioen artean jokatuko da txapelketa.

Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioak lehiatuko dira bai ezker horman bai trinketean.

Iparraldeko selekzioak lehen aldiz parte hartuko du. Iparraldea sartzeak joko garbi modalitatea jokatzea ahalbidetuko du eta xare modalitateari indarra emango dio.

Modalitate guztietan jokatzen da eta hiru kategoerietako pilotariek har dezakete parte: jubenilak, 22 urte azpikoak eta nagusiak.

Aurrena, lehendabiziko faseko ligaxka jokatuko dute federazio guztiek. Bost jardunaldi izanen dira orotara. Finalerdiak apirilaren 27ko asteburuan izango dira; ezker hormako finalerdiak Bizkaian izango dira eta trinketekoak, Iparraldean.

Finalak maiatzaren 4ko asteburuan jokatuko dira Iparraldean.

Lehenengo jardunaldian Gipuzkoako taldeak Nafarroan lehiatuko dira; bai ezker horma eta bai trinketean. Hurrengo jardunaldian, gipuzkoarrek kanpoan jokatuko dute ere, oraingoan arabakoen aurka.

Informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Selekzioak atalera jo dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.