Lehiaketa

Asteburu honetan hasiko da GRAVNI txapelketa

1. jardunaldian Gipuzkoak etxean jokatuko du Nafarroaren aurka.

Asteburu honetan hasiko da 2015eko federazioen arteko GRAVNI txapelketa
 
Aurten ere, sei lurraldetako selekzioen artean jokatuko da txapelketa. Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioak lehiatuko dira bai ezker horman bai trinketean.
 
Iaz lehen aldiz parte hartu zuen Iparraldeko selekzioak eta aurten ere Iparraldeko pilotariak txapelketan lehiatuko dira. 
 
Modalitate guztietan jokatzen da eta hiru kategorietako pilotariek har dezakete parte: jubenilak, 22 urte azpikoak eta nagusiak.
 
Aurrena, lehendabiziko faseko ligaxka jokatuko dute federazio guztiek. Bost jardunaldi izanen dira orotara.
 
Finalerdiak apirilaren 26ko asteburuan izango dira; ezker hormako finalerdiak Gipuzkoan izango dira eta trinketekoak, Araban.
 
Finalak berriz, maiatzaren 3ko asteburuan jokatuko dira Bizkaian.
 
Lehenengo jardunaldian Gipuzkoako taldeek nafarren aurka lehiatuko dira etxean; bai ezker horma eta bai trinketean. Hurrengo jardunaldian, gipuzkoarrek kanpoan jokatuko dute, oraingoan bizkaitarren aurka. Lehiaketako egutegi orokorra ikusteko Selekzioak atala bisita dezakezue.
 
Kirolgi da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren babeslea txapelketa honetan eta laguntzailea Donostia Kirola.
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Selekzioak atalera jo dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.