Lehiaketa

Asteburu honetan Gipuzkoak Iparraldeko selekzioa hartuko du etxean

4.jardunaldi honetan gipuzkoarrek etxean jokatuko dute Iparraldekoen aurka.

Asteburu honetan etxean jokatuko dute talde gipuzkoarrek. GRAVNI txepelketako lehen bi jardunaldiak kanpoan jokatu ondoren, joan den asteburuan etxean jokatu zuen Gipuzkoak eta oraingoan ere, Gipuzkoan jokatuko dira partidak.

Ezker Hormako lehiak Donostiako Atano III-an eta Mutrikun ikusteko aukera izango dugu.Trinketeko partidak aldiz, Irurako Ametsa edota Irungo Ramuntxo Berri trinketan.

Gipuzkoak nahiko erraz menderatu zituen Araba eta Bizkaia. Nafarroaren kontrako lehietan ordea, nafarrak atera ziren garaile.

Hurrengo asteburuan, 5. jardunaldian, Gipuzkoak Errioxaren aurka izango du lehia.

Finalerdiak apirilaren 27ko asteburuan ospatuko dira: ezker hormako lehiak Bizkaian eta trinketekoak aldiz, Iparraldean. Finalak Araban jokatuko dira, maiatzaren 4ko asteburuan.

2013-2104ko GRAVNI txapelketari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, Selekzioak atala bisita dezakezue.Bertan, egutegia,emaitzak,…aurki ditzakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.