Lehiaketa

Asteburu honetan Gipuzkoa Arabaren aurka lehiatuko da

Asteburu honetan etxean jokatuko dute talde gipuzkoarrek.

3.jardunaldia izango den honetan Gipuzkoa Arabaren aurka lehiatuko da. Gipuzkoak txapelketa etxean hasi zuen Nafarroaren aurka. 2.jardunaldia kanpoan izan zuen, Bizkaian hain zuzen eta oraingoan etxean jokatuko dut berriro gipuzkoarrek, oraingoan arabarren aurka.
 
Ezker Hormako lehiak Mutrikun, Donostiako Atano III-an, Altzan eta Hernanin ikusteko aukera izango dugu.Trinketeko partidak aldiz, Irurako Ametsa eta Irungo Ramuntxo Berri trinketeetan.
 
Finalerdiak apirilaren 26ko asteburuan izango dira; ezker hormako finalerdiak Gipuzkoan izango dira eta trinketekoak, Araban.
 
Finalak berriz, maiatzaren 3ko asteburuan jokatuko dira Bizkaian.
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Selekzioak atalera jo dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.