Lehiaketa

Arriagak (Danok Bat) eta Aldalurrek (Ospele) jantzi dituzte txapelak

Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako (kantxa osoan) finalak irabazi dituzte bi palistek, nagusien 1. eta 2. mailan, hurrenez hurren, Epelderen (Azkoitiko Oteiza) eta Luisaren (Behar Zana) kontra

Arriagak (Danok Bat, Mutriku) eta Aldalurrek (Ospele, Orio) jantzi dituzte txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paletako banakako (kantxa osoan) finaletan. Nagusien 1. mailako lehia irabazi du Arriagak, Epelderen (Azkoitiko Oteiza) aurka; eta 2. mailakoa Aldalurrek, Luisaren (Behar Zana, Villabona) kontra:

Apirilak 15, larunbata, 10:00, Azkoitia-Gurea


1. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 2. maila:
OSPELE-Iban Aldalur 25
BEHAR ZANA-Aratz Luisa 13

2. Gomazko paleta banaka katxa osoan, nagusiak 1. maila:
AZKOITIA-Iker Epelde 12
DANOK BAT-Jon Arriaga 25

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka atalean daude ikusgai txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.