Lehiaketa

Arizmendik(Errepala) eta Aldalurrek(Ospele) irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehen finalak

7aren barruan aritu dira Gipuzkoako Txapelketan: nagusien 1. mailako txapela jantzi du Joseba Arizmendik, eta nagusien 2. mailakoa Iban Aldalurrek; datozen jardunaldietan ere jarraituko du buruz buruko lehiak, baina kantxa osoan jardungo dute orain: otsai

Errepala (Donostia) klubeko Joseba Arizmendik eta Ospele klubeko (Orio) Iban Aldalurrek irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako TxapelketanBuruz buru zazpiaren barruan aritu dira, eta ostiralean izan ziren ikusgai finalak, Azkoitiko Gurea pilotalekuan: nagusien 1. mailako txapela jantzi zuen Joseba Arizmendik, Loiolatarrako (Donostia) Asier Salaberriari irabazita; eta nagusien 2. mailakoa Iban Aldalurrek, bere klubeko (Ospele, Orio) Iker Lizasoren kontra. Hemen jaialdiaren xehetasunak:

Otsailak 17, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea


2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
OSPELE (Iker Lizaso) 12
OSPELE (Iban Aldalur) 25

3. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
ERREPALA (Joseba Arizmendi) 25
LOIOLATARRA (Asier Salaberria) 23

Datozen jardunaldietan jarraipena izango du gomazko paletako buruz buruko lehiak, baina kasu honetan kantxa osoan ariko dira

Nagusien 2. mailakoak izango dira lehenak hasten, otsailaren 26ko jardunaldian, eta ondoren gehituko zaizkie nagusien 1. mailakoak, martxoaren 5eko asteburuan

8 pilotari lehiatuko dira 1. mailan (2 multzotan banatuta), eta 18 2. mailan (6 multzotan).

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren erdialdera bitarte.

Eta bi finalak apirilaren 9ko jardunaldian izango dira ikusgai, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP banaka 7 eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP banaka ataletan kontsulta daiteke bi lehia hauen inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.