Iparralde vs Bizkaia eta Errioxa vs Nafarroa dira gainontzeko aurrez aurrekoak; ligaxkaren azken-aurreko jardunaldia izango da hauxe; txapelketaren finalerdiak apirilaren 29ko asteburuan aurreikusten dira, eta finalak maiatzaren 6koan
GRAVNI federazioen arteko txapelketaren beste jardunaldi bat jokatuko da asteburuan (2018-04-15), ligaxkako 4.a, hain zuzen ere. Eta oraingo honetan etxetik kanpo lehiatu beharko du Gipuzkoak, kasu honetan Arabaren aurka. Iparralde vs Bizkaia eta Errioxa vs Nafarroa izango dira beste aurrez aurrekoak. Lotura honetan zehazten dugu Arabaren eta Gipuzkoaren arteko norgehiakoen zerrenda guztia: https://bit.ly/1RA9euD
Ligaxkaren azken-aurreko jardunaldia izango da asteburukoa. Ezker hormako zein trinketeko finalerdiak apirilaren 29ko astebururako aurreikusten dira, eta finalak maiatzaren 6korako. Hona hemen egutegi osoa:
| JARDUNALDIA | DATA | ETXEKOA | KANPOKOA |
| 1 | MARTXOAK 18 | Nafarroa | GIPUZKOA |
| Errioxa |
Bizkaia |
||
| Iparralde | Araba | ||
| 2 | MARTXOAK 25 | GIPUZKOA | Bizkaia |
| Nafarroa |
Araba |
||
| Iparralde | Errioxa | ||
| 3 | APIRILAK 8 | GIPUZKOA | Iparralde |
| Bizkaia | Nafarroa | ||
| Araba | Errioxa | ||
| 4 | APIRILAK 15 | Iparralde | Bizkaia |
| Araba | GIPUZKOA | ||
| Errioxa | Nafarroa | ||
| 5 | APIRILAK 22 |
Bizkaia |
Araba |
| GIPUZKOA | Errioxa | ||
| Nafarroa | Iparralde | ||
| 6 | APIRILAK 29 |
FINALERDIAK EZKER HORMA ETA TRINKETA |
|
| 7 | MAIATZAK 6 |
FINALAK EZKER HORMA ETA TRINKETA |
|
Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak… esteka honetan klikatuz: http://bit.ly/1RA9euD. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere, www.euskalpilota.org, txapelketaren informazio orokorra ikusgai dago.

