Lehiaketa

Antzuolak irabazi du nesken eskuz binakako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Alebin zein infantil kategorietan nagusitu ziren antzuolarrak, Zaldibian; aurretik sailkatze partidak jokatu zituzten parte-hartzaile guztiek

Festa polita ospatu zen, larunbatean, Zaldibian. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz binakako nesken finalak izan ziren ikusgai, alebin eta infantil kategorietakoak. Eta baita txapelketa horiek osorik ere; izan ere, sailkatze partidak jokatu zituzten finalen aurretik parte-hartzaile guztiek. Hemen kontsulta daitezke norgehiagoka horien xehetasunak. 

Antzuolak irabazi ditu aurten bi finalak, nagusi izan baitzen bai alebinetan bai infantiletan. Ondoren zehazten ditugu final horiek:

Otsailak 2, larunbata, Zaldibia

1. Eskuz binaka, alebinak
ANTZUOLA (Insausti-Garaikoetxea) 12 / ZALDIBIA (Lopez-Azurmendi) 6

2. Eskuz binaka, infantilak:
ANTZUOLA (Galeano N.-Galeano L.) 12 / DONOSTIA (Carmona-Arraiza) 3

7 bikote lehiatu dira alebinetan: Andoain, Antzuola, Donostia, Legorreta, Ordizia 1, Ordizia 2 eta Zaldibia. Eta 3 infantiletan: Antzuola, Bergara eta Donostia.

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean dago jasota txapelkearen inguruko informazio guztia. Eta behean ikus daitezke sari-banaketaren hainbat argazki.

miniImagen
Alebinak. Finalistak, Antzuola eta Zaldibia
Alebinak. Antzuola (Insausti-Garaikoetxea), txapeldunak
Alebinak. Zaldibia (Lopez-Azurmendi), txapeldunordeak
Infantilak. Finalistak, Donostia eta Antzuola
Infantilak. Antzuola (Galeano N-Galeano L), txapeldunak
Infantilak. Donostia (Carmona-Arraiza), txapeldunordeak
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.