Lehiaketa

Antzuola, Donostia eta Antzuola-Zestoa taldeak, Gipuzkoako Eskolarteko txapeldunak eskuz binaka

Antzuolak Amezketaren aurka irabazi zuen neska alebinen finala; neska infantilen mailakoan, Donostia Alegia 2 taldearen aurka nagusitu zen; eta Antzuola-Zestoa taldeak Oñati-Andoain hartu zuen mendean neska kadeteen finalean

Topaketa politaz gozatzeko aukera izan zen, larunbatean (2018-02-17), Ataunen. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren nesken eskuz binakako finalak jokatu zituzten bertan. Gainera, finalen aurretik, txapelketan aritu diren pilotari guztiek hainbat saio eta jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten. Eta finalen ondoren Euskal Herriko Irekiko emakumezkoen gomazko paletako partidak ere izan ziren ikusgai.

Antzuola, Donostia eta Antzuola-Zestoa taldeek irabazi dute Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, emakumezkoen eskuz binakako lehian. Lehenak Amezketaren aurka nagusitu ziren, alebinen mailako finalean; Donostiakoek Alegia 2 taldearen kontra irabazi zuten, infantilen lehian; eta Antzuola-Zestoa taldeak, azkenik, Oñati-Andoain taldearen kontra, kadeteen finalean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

Otsailak 17, larunbata, 17:15, Ataun-Auzoeta


1. Eskuz binaka neskak, alebinak:
ANTZUOLA (Ane Fidalgo-Leire Galeano) 16 /
AMEZKETA (Garazi Alkain-Janire Goñi) 5

2. Eskuz binaka neskak, infantilak:
DONOSTIA (Eider Goikoetxea-Mirian Arraiza) 16 /
ALEGIA 2 (Ane Ugartemendia-Aisha Etxeberria) 12

3. Eskuz binaka neskak, kadeteak:
OÑATI-ANDOAIN (Uxue Oses-Nora Mendizabal) 3 /
ANTZUOLA-ZESTOA (Nagore Galeano-Naroa Agirre) 16

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean aurkituko dituzue, ondorengo estekan: http://bit.ly/2F2eV6Z

Zorionak denoi!

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.