Itziar Lete, Mateo Ponce, Iñaki Lizaso, Haritz Saez de Nanclares, Nekane Astigarraga eta Orkatz Argote izango ditu bidelagun legegintzaldi honetan
Presidente berria du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): Andoni Lertxundi.
Uztailaren 15ean bukatu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaiak aurkezteko epea. Hautagai zerrenda bakarra aurkeztu zen, eta hori behin-behinean aldarrikatu eta erreklamazioetarako epea zabaldu zuen GEPFko Hauteskunde Batzordeak, hilaren 19ra arte. Hala, hautagai bakarra egonik hauteskundeak egin beharrik ez dagoenez, eta erreklamaziorik aurkeztu ez denez, hautagai zerrenda behin betiko aldarrikatu du orain Hauteskunde Batzordeak. Eta horrela bukatutzat eman da federazioaren hauteskunde prozesua.
Azken lau urteetako Zuzendaritzako kide izan da Andoni Lertxundi, eta presidente kargua hartu du orain. Sei laguneko taldea izango du bidelagun legegintzaldi berri honetan. Hauxe da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzorde berria:
|
ABIZENAK |
IZENA |
KARGUA |
|
Lertxundi Arratibel |
Andoni |
Presidentea |
|
Lete Andonegi |
Itziar |
Presidenteordea |
|
Ponce Iraola |
Mateo |
Diruzaina |
|
Lizaso Perez |
Iñaki |
Idazkaria |
|
Saez de Nanclares Zabala |
Haritz |
Bokala |
|
Astigarraga Lete |
Nekane |
Bokala |
|
Argote Erkizia |
Orkatz |
Bokala |
Gogotsu ekingo diote denboraldi berriari. Ongi etorri eta zorte on!


