Altzoko Imaz Bertsolaria eta Albiztur taldeak sailkatu ziren lehenengo eta bigarren postuan larunbatean Tolosan jokatutako ligaxkan, eta haiek jokatu zuten finala bertan; altzotarrak nagusitu ziren, 4-3ko emaitzarekin
Altzoko Imaz Bertsolaria taldeak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko finala, eskuz binaka neska alebinena, hain zuzen ere. Joan den larunbatean (2017-01-28) jokatu ziren azken faseko ligaxka eta finala, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Altzoko Imaz Bertsolaria eta Albiztur taldeak sailkatu ziren lehenengo eta bigarren postuan, hurrenez hurren; eta, hortaz, beraien artekoa izan zen finala. Altzokoak nagusitu ziren, 4-3ko emaitzarekin. Hemen finalaren jaialdia:
Urtarrilak 28, larunbata, 17:30, Tolosa-Beotibar
Eskuz binaka, neska alebinak:
IMAZ BERTSOLARIA, ALTZO (Agirre-Astrain-Ugartemendia-Uzkudun) 4 /
ALBIZTUR (Aramendi-Etxeberria-Iraola) 3
Hirugarren eta laugarren posturako lehian, Legorretako bi talde izan ziren aurrez aurre. Ugaro 3k (Arcoub-Zunzunegi-Larrea) 4-3 irabazi zion Ugaro 1i (Aguado-Aldasoro-Olano).
Ugaro 2 (Larrea-Lasterra-Oiarbide) ere lehiatu zen ligaxkan, eta bosgarren postua eskuratu zuen.
Esteka honetan dituzue azken fasearen zein txapelketa osoaren xehetasunak: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=697&idFaseEliminatoria=2470
*Argazkia: Tolosaldeko Ataria


