Azaroaren 6an eta 7an jokatu dira ALKAIN Sariko bederatzi finalak, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren barruan. Kadete, jubenil eta nagusien mailetako neurketak Donostian, Aretxabaletan, Zestoan eta Bergaran izan dira.
Ostiralean zazpi final jokatu ziren, eta larunbatean beste bi. Hona hemen final guztietako emaitzak:
Kadeteak
1. maila | Donostia – Atano III
HERNANI 2 (E. Galdos eta H. Zabala) 22–12 BEHAR ZANA 1 (B. Eizaguirre eta X. Labaca)
2. maila | Bergara – Udal pilotalekua
KUKU (O. Garmendia eta E. Guibelalde) 22–14 OIARPE 1 (N. Anuncibay eta O. Erauntzetamurgil)
Jubenilak
1. maila | Donostia – Atano III
BEHAR ZANA 2 (X. Illarramendi eta A. Otaegui) 17–22 HERNANI (E. Oses eta L. Zugasti)
2. maila | Bergara – Udal pilotalekua
AURRERA (I. Ansola eta O. Gorostidi) 22–8 BERGARA (A. Contreras eta O. Fernandez)
3. maila mistoa | Aretxabaleta – Iturrigorri
ARETXABALETA (J. Errasti eta O. Ortueta) 13–22 OIARPE 1 (A. Otegui eta O. Tellechea)
Nagusiak
3. maila | Zestoa
EIBAR 2 (A. Aguirresarobe eta I. Ibarra) 22–8 ABANTZU (E. Azkue eta M. Caramanzana)
2. maila | Zestoa
LAPKE 1 (I. Izagirre eta A. Ormaetxea) 19–22 ABANTZU (J. Odriozola eta X. Sasiain)
1. maila | Donostia – Atano III
ILUNPE (J. Artetxe eta I. Eguiguren) 22–16 LAPKE 2 (J. Armaolea eta A. Goiburu)
Ohorezko Maila | Donostia – Atano III
EPLE (M. Aranguren eta X. Santxo) 22–11 TARTALOETXE (A. Elizegi eta A. Sukia)
Finalak YouTuben ikusgai
Donostiako Atano III pilotalekuan jokatutako lau finalak zuzenean eskaini ziren Gipuzkoa Pilota Emankizunak YouTube kanalean, eta orain ere bertan daude ikusgai.
Hemendik aurrerako finalak eta emankizunak galdu nahi ez badituzue, harpidetu gure YouTube kanalera!
