Lehiaketa

Alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketaren finalak, igandean, Tolosan

Bi neska izango dira finaletan: alebinetan Tolosako Beotibar klubeko Maddi Jauregi, eta infantiletan Mutrikuko Danok Bat klubeko Eneritz Lizardi; Beotibar 2 eta Danok Bat 1 taldeak izango dira aurrez aurre alebinen finalean, eta Zumaia 1 eta Danok Bat 3 i

Alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketaren finalak jokatuko dira, igandean, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Aspaldiko partez, bi neska izango dira finaletan: alebinetan, Tolosako Beotibar klubeko Maddi Jauregi (Beotibar 2 taldean jokatuko du); eta infantiletan, Mutrikuko Danok Bat klubeko Eneritz Lizardi (Danok Bat 3 taldean ariko da).

Jaialdia 11:00etan hasiko da: Beotibar 2 eta Danok Bat 1 taldeak izango dira aurrez aurre lehenik, alebin mailako norgehiagokan; eta ondoren, infantilen lehian, Zumaia 1 eta Danok Bat 3 taldeek neurtuko dituzte indarrak. Hemen jaialdiaren xehetasunak:

Apirilak 22, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar


1. Alebinak:
BEOTIBAR 2 (Maddi Jauregi-Xabat Altuna-Unax Balda) /
DANOK BAT 1 (Aiert Beristain-Aimar Flores-Ekhi Lete)

2. Infantilak:
ZUMAIA 1 (Gonzalo Agirre-Julen Cabanillas) /
DANOK BAT 3 (Eñaut Urreisti-Eneritz Lizardi)

Esteka honetan klikatuz aurki daiteke Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketari buruzko informazio guztia alebinei dagokienean: https://bit.ly/2H93oD0, eta infantilen kasuan honakoan: https://bit.ly/2JPIwm6
 

*Argazkia: Xistera (ezker-eskuin: Maddi Jauregi eta Eneritz Lizardi)

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.