Izen-emateak

Aisialdiko paleta ikastaroetan izen-ematea zabalik

Urriaren 2a izango da horretarako azken eguna; besteak beste, Donostia, Lasarte-Oria, Tolosa eta Zizurkil dira aukerak

Denboraldi berria hastearekin batera, prest dira berriz ere Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, 18 urtetik gorako emakumeei zuzendutako aisialdiko paleta ikastaroak.

Urritik ekainera iraungo dute ikastaroek, normalean astean saio bat. 120 euroko prezioa dute, pilotariaren asegurua barne. Ikasturte amaieran festa ospatzen dute Gipuzkoa osoko ikastaroetan aritu diren emakumeek, Emakumea Pilotari Egunean.

Izena emateko garaia da orain. Hain zuzen ere, urriaren 2a, ostirala, izango da horretarako azken eguna. Interesa duenak GEPFra dei dezake informazio eske edo izena emateko, 943 47 14 63 telefono zenbakira, edo mezu bat bidali ainhoa.pilota@kirolak.net helbide elektronikora.

Honakoak dira aukerak:

  • Donostia. Astelehenak, 17:00-18:00, Atano III.ean.
  • Tolosa. Astearteak, 09:00-10:30, Beotibarren.
  • Zizurkil. Astearteak, 19:15-20:45, Intxaurren.
  • Lasarte-Oria. Ostiralak, 18:00-19:15, Loidibarrenen (eskola adinekoentzat beste eskaintza, egun eta leku berean, 16:45-18:00ak bitartean).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.