Hauteskundeak

Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren hauteskunde prozesua

Jurgik jantzi zuen txapela, Edortari finalean irabazita; eta Beñatek Aingeru hartu zuen mendean 3. eta 4. posturako lehian

Joan den larunbatean (2016-06-11) jokatu zen, Usurbilen, Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketako finala. Jurgik jantzi zuen txapela, Edortaren aurka. Aurretik, 3. eta 4. posturako lehian, Beñatek Aingeru hartu zuen mendean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

Ekainak 11, larunbata, 11:00, Usurbil
 

1. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa. 3. eta 4. posturako lehia:
AINGERU SENPERENA 13 / BEÑAT LIZASO 25

3. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa. FINALA:
JURGI OLASAGASTI 25 / EDORTA DE ANTA 14

 
 
 
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua-Gipuzkoa gurpil aulkian atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago.

miniImagen

Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.

Ekainaren 14an GEPFko Hauteskunde Batzordeak egindako bilerarekin hasi zen prozesua. Bertan ondorengo erabakiak hartu zituzten:
 

  1. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko Batzar Orokorrerako eta Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeak deitzea
  2. Hauteskunde errolda onartzea
  3. Hauteskunde egutegia onartzea
  4. Hauteskunde Mahaiko kideak eta bere ordezkoak izendatzea
  5. Hauteskunde erroldari eta egutegiari alegazioak egiteko epea zabaltzea. Epe hori 2016ko ekainaren 21ean amaituko da

Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daiteke hauteskunde egutegi osoa. Hauxe laburpentxo bat:
 

  • 2016/06/14. Hauteskunde Batzordearen bilera
  • 2016/06/21. Hauteskunde erroldari eta egutegiari aurkeztutako alegazioak Hauteskunde Batzordeak ebaztea. Hauteskunde errolda behin betiko onartzea. Batzar Orokorrerako hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzea
  • 2016/06/28. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea
  • 2016/07/04. Batzar Orokorrerako kideak aukeratzeko hauteskundeak
  • 2016/07/08. Lehendakaritzarako hautagaiak aurkezteko epa hastea
  • 2016/07/15. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea. Hautagaiak behin-behinekoz aldarrikatzea eta erreklamazioak aurkezteko epea hastea
  • 2016/07/19. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatzea
  • 2016/07/26. Hauteskunde eguna (hauteskunderik egin behar izanez gero; hautagai bakarra aurkeztuz gero ez da hauteskunderik egin behar izango eta zuzenean aldarrikatuko da)

Gainontzeko dokumentazioa federazioan bertan egongo da ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia), harrera ordutan (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.