Lehiaketa

Jon eta Ibai Urbietak osatutako bikoteak irabazi du Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterio Saria

Jon eta Ibai Urbietak (Urbieta I eta Urbieta IV, hurrenez hurren) osatutako bikoteak irabazi du Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterio Sariko bigarren edizioa. 8-13 nagusitu dira Xabier eta Andoni Urbietaren (Urbieta II eta Urbieta III) kontrako finalean. Maila handiko aurrez aurrekoak utzi ditu aurten ere Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) elkarlanean antolatutako txapelketak:

Maiatzak 24, igandea, 11:30, Zizurkil-Zimiterioa
1. Eskuz binaka, nagusiak:
Xabier Urbieta Otaegi, URBIETA II (Behar Zana) -Andoni Urbieta Etxeberria, URBIETA III (Txost) 8
Jon Urbieta Otaegi, URBIETA I (Behar Zana)-Ibai Urbieta Etxeberria, URBIETA IV (Txost) 13

Finala ikusteko aukera izan ez eta oraindik ikusi nahi duenak gure Youtube kanalean (@GipuzkoaPilotaEmankizunak) du emankizuna, esteka honetan.

Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-Pasaka-Zizurkilgo Zimiterioa-Eskuz binaka nagusiak txokoan aurkituko duzue txapelketaren informazio guztia.

IMG_2920-scaled
IMG_2919-scaled
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.