Errendimenduko Ibilbideko bi txapelketa ere hasiko dira jardunaldi honetan (2026-04-19): neska pilotarien eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketa-Goiener Saria, energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak babestuta (Gipuzkoako Txapelketako emakumeen eskuz banaka lau t’erdiko lehiak ere babestuko ditu), eta eskuz binakako Udaberri Saria.
Ondorengo lerroetan bildu ditugu bakoitzaren xehetasunak:
ERRENDIMENDUKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA EMAKUMEAK ESKUZ BANAKA LAU T’ERDIAN-GOIENER SARIA
- Alebinak (1. maila) eta infantilak (1. eta 2. maila)
- Buruz buru, lau t’erdian
- 6 pilotarik eman du izena alebinetan eta 19 pilotarik infantiletan (11 1. mailan eta eta 8 2. mailan)
- Hasiera, apirilaren 19ko asteburuan
- Itzuli bateko ligaxka apirilaren 19tik maiatzaren 24ra bitarteko jardunaldietan
- 1., 2. eta 3. sailkatuek (1. eta 2.ak infantilen 1. mailan) jokatuko dute azken fasea
- Finalak, ekainaren 13 goizean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan; gure Youtube kanalean zuzenean ikusteko aukera egongo da
ERRENDIMENDUKO UDABERRI SARIA ESKUZ BINAKA
- Alebinak (1., 2. eta 3. maila) eta infantilak (1., 2. eta 3. maila)
- Eskuz binaka
- 72 taldek eman du izena alebinetan (15 1. mailan, 39 2. mailan eta 18 3. mailan) eta 103 infantiletan (19 1. mailan, 66 2. mailan eta 18 3. mailan)
- Hasiera, apirilaren 19ko asteburuan
- Itzuli bateko ligaxka apirilaren 19tik maiatzaren 24ra bitarteko jardunaldietan
- 1. eta 2. sailkatuek jokatuko dute azken fasea
- Finalak, ekainaren 21eko (alebinak 1. eta 3. maila eta infantilak 1. eta 3. maila) eta 28ko (alebinak 2. maila eta infantilak 2 maila) jardunaldietan
Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Errendimendua-EHI-G-Eskuz banaka neskak-GOIENER Saria eta Lehiaketa-Emaitzak-Errendimendua-EHI-U-Eskuz binaka ataletan aurki daiteke txapelketen inguruko informazio guztia (egutegia, pilotariak…), eta astez asteko jarraipena egin Kartelera txokoan.


