Lehiaketa

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpena, hilaren 21ean

Datorren asteartean, hilak 21, 2026ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa aurkeztuko dugu, 19:00etan, Donostiako Kirol Etxean.

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak babestuko dute, beste behin, Herriartekoa.

Aurtengo edizioaren hainbat datu eman ondoren, kanporaketen zozketa egingo dugu.

24 herrik eman du izena eskuzko lehian (iaz baino 3 gehiago), 10 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez (4 gehiago aurten) eta 18 gomazko paletaz (4 gehiago). Zesta-puntaz, bi herrik besterik ez dute izena eman eta, hortaz eta zoritxarrez, ez da txapelketarik izango espezialitate honetan. Hauexek izango dira 2026ko parte-hartzaileak:

ESKUA

  1. Aduna
  2. Aia
  3. Albiztur
  4. Alegia
  5. Amasa-Villabona
  6. Amezketa
  7. Andoain
  8. Antzuola
  9. Aretxabaleta
  10. Astigarraga
  11. Azkoitia
  12. Azpeitia
  13. Bergara
  14. Donostia
  15. Eibar
  16. Hernani
  17. Lazkao
  18. Oiartzun
  19. Oñati
  20. Usurbil
  21. Zaldibia
  22. Zegama
  23. Zestoa
  24. Zizurkil

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Lazkao
  7. Oiartzun
  8. Olaberria
  9. Ordizia
  10. Zumaia

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Alegia
  3. Andoain
  4. Anoeta
  5. Astigarraga
  6. Azkoitia
  7. Donostia
  8. Eibar
  9. Errenteria
  10. Hernani
  11. Lasarte-Oria
  12. Oiartzun
  13. Soraluze
  14. Tolosa
  15. Zarautz
  16. Zestoa
  17. Zumaia
  18. Zumarraga

Maiatzaren lehen asteburuan ekingo diote txapelketari eskuz eta gomazko paletaz, eta maiatzaren 10ekoan larruzko paleta eta pala motzez.

Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Herriartekoa atalean jarraitu ahal izango dira txapelketaren nondik norako guztiak.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.