Lehiaketa

Jokoan da Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterio Saria

Jokoan da Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterio Saria, Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) elkarlanean antolatutako txapelketa. Bigarren edizioa izango da aurtengoa.  

Aste honetan hasita eta maiatza bukaerara arte, astero izango da partidetaz gozatzeko aukera, Zizurkilgo Zimiterioan.

Sei bikote lehiatuko dira, eskuz binaka:

  • Alberdi (Tolosa)-Aizpuru (Tolosa)
  • Urbieta, J. (Behar Zana)-Urbieta, I. (Txost)
  • Urbieta, X. (Behar Zana)-Urbieta, A. (Txost)
  • Zufiria (Behar Zana)-Oñate (Behar Zana)
  • Lizaso (Behar Zana)-Urruzola (Behar Zana)
  • Karrera (Behar Zana)-Chiapuso (Eple)

Finala maiatzaren 24an, igandea, jokatuko dute, goizez, Zizurkilgo Zimiterioan, eta gure Youtube kanalean zuzenean ikusteko aukera izango da.

Pasaka plaza librean jokatzen ez den joko zuzen bakarra da. Leku itxietan jokatzen da, hala nola arkupeak (zimiterioak edo udaletxeetako arkupeak), trinketak eta frontoi motzak. Modalitate hau neguko joko gisa ezagutzen da, eta eskuz nahiz eskularru motzarekin joka daiteke. Pilota sarearen gainetik pasa behar da, eta pilota goxoa erabiltzen da, trapu asko eta kizkirik gabea. Guantearekin jokatuz gero, pilota handiagoa izaten da. Sarea kantxaren erdian jartzen da, eta joko zuzen guztietan bezala, kintzeak kontatzen dira. Hala ere, pasakan ez dago arraiarik, laxoan, bote luzean eta errebotean ez bezala.

Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-Pasaka-Zizurkilgo Zimiterioa-Eskuz binaka nagusiak txokoan bilduko dugu txapelketaren informazioa.

3
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.