Lehiaketa

Udaberri Sariko lehen finalak, zesta-puntakoak

Udaberri Sariko lehendabiziko finalak ikusteko aukera izango da, asteburuan. Zesta-puntako lehiak izango dira bukatzen lehenak txapelketa honetan: nagusien kategoriakoek ostiral iluntzean jokatuko dute finala, Mutrikun; eta jubenilek igande eguerdian, Andoainen:

Martxoak 6, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz
1. Zesta-punta, nagusiak:
DANOK BAT 2 (Yon Iparragirre Txurruka-Aitor Mancisidor Txurruka)
DANOK BAT 1 (Ganix Arrizabalaga Urrutia-Unax Balda Garaikoetxea)

Martxoak 8, igandea, 12:00, Andoain-Arrate
1. Zesta-punta, jubenilak:
BEOTIBAR (Amets Igerategi Gilisagasti-Artetz Larrañaga Dosantos)
GAZTELEKU 2 (Xabat Olano Carrera-Danel Polo Belloso)

Finala-ZPN-Mutriku-2026-03-06
Finala-ZPJ-Andoain-2026-03-08

Martxoko azken bi asteburuetan ere jokatuko dituzte finalak Udaberri Sarian: eskuz binakakoak, gomazko paletakoak eta larruzko paletakoa, hain zuzen ere.

Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Udaberri atalak biltzen ditu txapelketaren xehetasun guztiak.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.