Asteburu honetan ere Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak ikusgai izango dira. Hain zuzen ere, ostiralean, Hernanin, emakumeen eskuz binakako finalak jokatuko dituzte, bi kategoriatan: kadeteak (Alkain Saria) eta nagusiak. Gainera, jaialdia zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue gure YouTube kanalaren bidez: https://www.youtube.com/@GipuzkoaPilotaEmankizunak. Hauexek xehetasunak:
Abenduak 19, ostirala, 19:30, Hernani-Udalekoa
1. Eskuz binaka emakumeak, kadeteak-Alkain Saria:
LAPKE (Ainhitze Arratibel Gomez-Larraitz Galardi Makazaga)
ALDE ZAHARRA (Arhane Rey Ganborena-Nahia Sorondo Paredero)
2. Eskuz binaka emakumeak, nagusiak:
GAZTELEKU (Madalen Etxegarai Zelaia-Nora Mendizabal Ezeiza)
ADOS (Naroa Agirre Azpeitia-Natale Aranburu Fernandez-Maddi Barrocal Santos)
Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-Eskuz binaka atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia.

Bestetik, aurreko jardunaldian zesta-puntako binakako finalak izan ziren ikusgai, Zumaian eta Tolosan. Eta Danok Bat (kadeteak eta jubenilak), Beotibar (nagusiak 2. maila) eta Donostia Jai Alai (nagusiak 1. maila) klubetako pilotariek jantzi zituzten txapelak. Ondorengo lerroetan dituzue emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Abenduak 12, ostirala, 19:30, Zumaia-Aitzuri
1. Zesta-punta binaka, jubenilak:
DANOK BAT 1 (Izei Garcia Lekube-Txomin Landaluze Aldekoa) 30
DANOK BAT 2 (Alain Agirregomezkora Txurruka-Manex Urreizti Jauregi) 9
2. Zesta-punta binaka, nagusiak 1. maila:
ZUMAIA 1 (Cosme Aguirre De Jesus-Unai Uranga Egaña) 28
DONOSTIA JAI ALAI (Alejandro Alberro Sanchez-Victor Hernandez Alberro) 30
Abenduak 14, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar
1. Zesta-punta binaka, kadeteak:
DANOK BAT 1 (Erik Agirregomezkorta Prieto-Beñat Beristain Ruiz) 30
BEOTIBAR 1 (Oinatz Lizarraga Trabazos-Oier Sarasola Arana) 28
2. Zesta-punta binaka, nagusiak 2. maila:
BEOTIBAR 2 (Unax Balda Garaikoetxea-Gaizka Garat) 23
BEOTIBAR 1 (Charles Bonnin-Jon Sanchez) 30
Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-G-ZPbinaka atalean aurki daiteke zesta-puntako lehiaren informazio guztia.

