Lehiaketa

Emakumeen eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketa-Goiener Sariko finalen emaitzak

Galardik (Oiarpe) irabazi du infantilen 1. mailako lehia, Arizmendik (Alde Zaharra) infantilen 2. mailakoa, Sorondok (Alde Zaharra) jantzi du jubenil kategoriako txapela eta Larrartek (Behar Zana) nagusiena

Emakume pilotarien jaialdi ederraz gozatzeko aukera izan zen, larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Bertan jokatu ziren emakumeen eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketa-Goiener Sariko (jubenilak eta nagusiak) eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa-Goiener Sariko (infantilak) finalak. Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

 

 

Ekainak 21, larunbata, 10:00, Donostia-Atano III
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, infantilak 2. maila:
Sara Arizmendi Redondo (Alde Zaharra) 2 (8,8)
Ainitze Etxeberria Nazabal (Ados) 0 (1,7)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, infantilak 1. maila:
Larraitz Galardi Makazaga (Oiarpe) 2 (2,8,4)
Intza Arruti Lertxundi (Ziotza) 1 (8,2,3)

3. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilak:
Ainhitze Arratibel Gomez (Lapke) 14
Nahia Sorondo Paredero (Alde Zaharra) 22

4. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak:
Miren Larrarte Maioz (Behar Zana) 22
Itxaso Erasun Gorostidi (Behar Zana) 20

 

 

Ezin izan bazenuen Atanon bertan izan edo Hamaika telebistatik edo Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko YouTube kanaletik emankizuna jarraitu, aukera baduzu oraindik. GEPFren kanalean duzu ikusgai jaialdia osorikhttps://www.youtube.com/@gipuzkoapilotaemankizunak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.