18:00etan hasiko da jaialdia, Aitzuri pilotalekuan: Eple eta Zumaia 2 izango dira aurrez aurre lehenik, molle-pelle horiarekin; eta Zumaia eta Bidania-Goiatz taldeetako bikoteak ondoren, molle-pelle txikiarekin
Ikasturtearekin batera, bukatzear da ere Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa: ostiralean, hain zuzen, izango dira ikusgai azken bi finalak, alebin kategoriako paletakoak (molle-pelle horia pilotarekin bat eta molle-pelle txikiarekin bestea). Zumaiako Aitzuri pilotalekuak hartuko ditu bi norgehiagokak, 18:00etatik aurrera.
Hauexek dira jaialdiaren xehetasunak:
Ekainak 21, ostirala, 18:00, Zumaia-Aitzuri
1. Paleta, alebinak (molle-pelle horia):
EPLE (Amets Ayala-Eñaut Plata)
ZUMAIA 2 (Martin Agirrezabala-Markel Gallego-Beñat Argoitia)
2. Paleta, alebinak (molle-pellle txikia):
ZUMAIA (Luken Osanbela-Oier Alkorta-Aimar Rodriguez)
BIDANIA-GOIATZ (Xuhar Uzkudun-Unax Aburuza)
Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Paleta-Alebinak atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.


