Monserrat-Pablos bikoteak (Ramuntxo 1) irabazi du nagusien 1. mailako finala, eta Letamendia-Mutuberria bikoak (Ramuntxo 6) nagusien 2. mailakoa
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen paleta argentinarreko txapel guztiak lortu ditu Ramuntxo klubak. Monserrat-Pablos bikoteak (Ramuntxo 1) nagusien 1. mailako finala irabazi du, Almandoz-Sagarzazuren Kurpil Kirolak 2 taldearen aurka. Eta Letamendia-Mutuberriak (Ramuntxo 6) jantzi dituzte 2. mailako txapelak, beraien klubeko Labaien-Oiartzun bikoteari (Ramuntxo 1) irabazita.
Hementxe jaialdiaren xehetasunak:
Martxoak 11, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri
1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 2. maila:
RAMUNTXO 1 (Xabier Labaien-Iñigo Oiartzun) 22
RAMUNTXO 6 (Mikel Letamendia-Ander Mutuberria) 30
2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
KURPIL KIROLAK 2 (Miguel Almandoz-Unai Sagarzazu) 18
RAMUNTXO 1 (Ander Monserrat-Gorka Pablos) 30
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Paleta argentinarra atalean. Argazki galeriak txokoan, berriz, sari banaketaren hainbat irudi daude ikusgai.
*Argazkiak: Peio Cortazar.
Bukatu berri da eskuz banakako lehia Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Joan den larunbatean (2023-03-11) jokatu zituzten finalak, Iruran: Inhar Iparragirrek (Behar Zana), Unax Manterolak (Hernani), Iñigo Labakak (Hernani) eta Xabier Barandiaranek (Mundarro) jantzi dituzte txapelak.
Ondorengo lerroetan dituzue bi jaialdien xehetasunak:
Martxoak 11, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa
1. Eskuz banaka, kadeteak:
BEHAR ZANA-Inhar Iparragirre 30
MUNDARRO-Aimar Zabala 18
2. Eskuz banaka, jubenilak:
HERNANI-Unax Manterola 35
INTZA-Peru Urdanpilleta 12
Martxoak 11, larunbata, 18:00, Irura-Ametsa
1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
HERNANI-Iñigo Labaka 40
ALDE ZAHARRA-Eneko Sorondo 26
2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
EPLE-Ibon Taberna 29
MUNDARRO-Xabier Barandiaran 40
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Eskuz banaka atalean ikus daiteke txapelketak emandako guztia. Eta Argazki galeriak txokoan sari-banaketako hainbat argazki daude ikusgai.



