1. mailako finala irabazi du Errepala 2 taldeak bere klubeko Errepala 1en aurka, eta Oiangu 2 taldea Gaztelekuri nagusitu zaio 2. mailako finalean
Errepala eta Oiangu klubak dira Gipuzkoako txapeldun berriak pala motzean. Joan den ostiralean jokatu zituzten espezialitate horretako finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, Ordizian: Errepala 2ko (Donostia) bikoteak (Vigeon-Zumeta) nagusien 1. mailako finala irabazi zuen, bere klubeko Errepala 1en (Andueza-Brosa) kontra. Eta Oiangu 2ko (Ordizia) bikotea (Andonegi-Naldaiz), bere aldetik, Gazteleku (Andoain) taldeari (Alkorta-Ponce) nagusitu zitzaion nagusien 2. mailako lehian:
Abenduak 30, ostirala, 19:30, Ordizia-Beti Alai
1. Pala motza, nagusiak 2. maila:
OIANGU 2 (Azeari Andonegi-Xabier Naldaiz) 40
GAZTELEKU (Xabier Alkorta-Koldo Ponce) 25
2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
ERREPALA 2 (Julien Claude Vigeon-Jon Zumeta) 40
ERREPALA 1 (Gabriel Sylvain Andueza-Aitor Brosa) 21
Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza txokoan.
*Argazkiak: Oiangu Pilota Elkartea (Ordizia).
Bukatu berri da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehia. Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu final guztien emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
– Kadeteak, 1. maila:
LAPKE-Iker Izagirre 14
GAZTELEKU-Aimar Segurola 18
– Kadeteak, 2. maila:
GAZTELEKU-Aimar Beroz 18
LAPKE-Beñat Perez 17
– Jubenilak, 1. maila:
AZKOITIA-Jon Etxaniz 13
TOLOSA-Ander Iraeta 22
– Jubenilak, 2 maila:
LAPKE-Jon Erauskin 17
ILUNPE-Jokin Bidezabal 22
– Nagusiak, 1. maila:
TOLOSA-Iker Amiano 22
SORALUZE-Manex Balerdi 11
– Nagusiak, 2. maila:
ARETXABALETA-Aritz Zugasti 22
ATAUN-Ander Arroita 20
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio gehiago.



