Lehiaketa

Agirre-Lujanbio (Errepala 1) bikotearentzat txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan

Larruzko paletako finala jokatu zuten beraien klubeko Begiristain anaien (Errepala 3) aurka, eta 40-25 irabazi zieten

Txapelak Errepala klubarentzat izango zirela jakina zen, bere bi talde baitziren lehiatzekoak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean. Bada, Agirre-Lujanbio bikoteak, Errepala 1ek, jantzi ditu azkenean. 40-25eko emaitzarekin irabazi dio Begiristain anaien Errepala 3 taldeari:

Ekainak 5, igandea, 11:00, Donostia-Gaska


1. Larruzko paleta, nagusiak
ERREPALA 1 (Aitor Agirre-Joseba Lujanbio) 40
ERREPALA 3 (Jon Begiristain-Mikel Begiristain) 25

Iazko txapeldunak ere badira Aitor Agirre eta Joseba Lujanbio. Aurreko denboraldian, Real Sociedad 3 taldea ordezkatuz irabazi zuten finala, 40-35 emaitzarekin, Aitor Brosa eta Mikel Begiristain bikotearen Real Sociedad 1 taldearen aurka.

8 bikote lehiatu dira aurten larruzko paletako espezialitatean: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Errepala 1, Errepala 2, Errepala 3, Errepala 4, Oiangu eta Txost.

Azken final hau jokatuta, bukatu da 2022ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa. Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa txokoan dago laburbilduta informazio guztia, eta Argazki galeriak atalean hainbat irudi bilduma dago ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.