Lehiaketa

Udaberri Sariko azken finalak, han-hemen, asteburuan

Eskuz binakako finalak izango dira ikusgai Alegian, Azkoitian, Lasarte-Orian eta Getarian, eta gomazko paleta neska jubenilena Adunan; Lagunak taldeak irabazi berri du gomazko paleta mutil nagusien finala, eta Gaztelekuk larruzko paletakoa

Asteburuan bukatuko da Udaberri Saria, eta final ugari izango dira ikusgai, bost jaialditan banatuta: eskuz binakako finalak jokatuko dituzte Alegian, Azkoitian, Lasarte-Orian eta Getarian; eta gomazko paleta neska jubenilena, Adunan. Ondorengo lerroetan dituzue jaialdi hauen guztien xehetasunak:

Martxoak 25, ostirala, 19:30, Aduna-Udalekoa
 

1. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilak:
HERNANI 1 (Maddi iriondo-Irati Miner)
TXULOBI (Izaro Etxarri-Aiora Zubillaga)

Martxoak 25, ostirala, 20:00, Alegia-Elorri
 

1. Eskuz binaka, kadeteen 1. maila:
INTXURRE (Harkaitz Murua-Mikel Iturrioz)
TOLOSA (Jokin Tolosa-Hodei Castro)

Martxoak 26, larunbata, 10:30, Azkoitia-Gurea
 

1. Eskuz binaka, kadeteen 2. maila: 
AZKOITIA (Joritz Azkoitia-Denis Galarza)
SORALUZE (Ibon Ibarra-Mikel Caramanzana)

2. Eskuz binaka, jubenilen 1. maila:
AZKOITIA (Jon Etxaniz-Alejandro Juaristi) 
ZAZPI ITTURRI 3 (Eneko Gorostidi-Oier Plazaola)

Martxoak 26, larunbata, 11:30, Lasarte-Oria-Mitxelin

1. Eskuz binaka, kadeteen 3. maila:
LAGUNAK (Eneko Etxaniz-Beñat Basurto)
MURUMENDI (Oier Landa-Jokin Mendizabal-Julen Ariztimuño)

2. Eskuz binaka, jubenilen 2. maila:
INTZA (Haritza Diez de Guereñu-Peru Urdanpilleta)
HERNANI (Julen Descarga-Oier Alegria)

Martxoak 26, larunbata, 17:00, Getaria-Sahatsaga

1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila:
OTSABIO 1 (Manex Saralegi-Julen Saralegi)
ALDE ZAHARRA 2 (Mario de la Torre-Iñaki Acha)

2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila:
GURE TXERU (Gorka Aristi-Gorka Zenekorta)
ORIO (Lorenz Orbegozo-Ibon Aranalde)

Gainera, aurreko asteburuan txapelketako beste bi final jokatu zituzten: Lagunak taldeak irabazi zuen gizonezkoen gomazko paletako nagusien kategoriako finala, eta Gaztelekuk larruzko paletakoa:

Martxoak 18, ostirala, 19:30, Astigarraga-Udalekoa

1. Gomazko paleta gizonezkoak, nagusiak:
MUNDARRO 2 (Alain Agirre-Beñat Zubiarrain) 17
LAGUNAK (Kepa Arrizabalaga-Mikel Arrieta) 25

Martxoak 19, larunbata, 11:00, Donostia-Altza

2. Larruzko paleta, nagusiak:
ALTZATARRA (Telmo Astrain-Juan Jose Polo) 23
GAZTELEKU (Jose Xabier Alkorta-Koldo Ponce) 35

Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.

*Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Lagunak Pilota Taldea (Elgoibar).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.