Lehiaketa

Azkoitia eta Su-Berri 1 taldeentzat txapelak Kluben Arteko Gipuzkoakoan

Gomazko paletako nagusien 1. mailako finalak irabazi dituzte bi taldeek, gizonezkoena Azkoitiak eta emakumezkoena Su-Berri 1ek, Danok Bat eta Hernani taldeen aurka, hurrenez hurren

Azkoitia eta Su-Berri 1 taldeek ere lortu dituzte txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Gomazko paletako nagusien 1. mailako finalak irabazi dituzte biek, gizonezkoena Aizpuru-Epelde bikotearen Azkoitiak eta emakumezkoena Galdos-Mendizabalen Su-Berri 1ek, Elezgarai-Garalde bikoaren Danok Bat eta Irazustabarrena-Arrietaren Hernani taldeen aurka, hurrenez hurren. Hemen jaialdiaren xehetasunak: 

Azaroak 21, igandea, 17:00, Hernani
 

1. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila, gizonezkoak:
AZKOITIA (Jokin Aizpuru-Iker Epelde) 25 /
DANOK BAT (Igor Elezgarai-Xabier Garalde) 21

2. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila, emakumezkoak:
SU-BERRI 1 (Leire Galdos-Maider Mendizabal) 30 /
HERNANI (Amaia Irazustabarrena-Ariane Arrieta) 27

Kategoria eta maila guztietako informazio zehatza webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka atalean kontsulta daiteke. Eta Argazki galeriak txokoan finalen hainbat irudi daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.