Andoni Lertxundi Arratibel, Iñaki Lizaso Perez, Nekane Astigarraga Lete, Orkatz Argote Erkizia, Iker Epelde Agirre, Javier Iraola Calvo, Itziar Lopetegi Rekalde eta Josu Osa Zubia izango ditu bidelagun legegintzaldi honetan
Presidente berria du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): Itziar Lete Andonegi.
Abenduaren 10ean bukatu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea. Hautagai zerrenda bakarra aurkeztu zen, Itziar Lete Andonegi buru zuena. Hautagaitza hori behin-behinean aldarrikatu eta erreklamazioetarako epea zabaldu zuen GEPFko Hauteskunde Batzordeak, abenduaren 15era bitarte. Hala, hautagaitza bakarra egonik hauteskundeak egin beharrik ez dagoenez, eta aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, zerrenda behin betiko aldarrikatu du orain Hauteskunde Batzordeak. Eta horrela bukatutzat eman da federazioaren hauteskunde prozesua.
Aurreko legegintzaldian presidenteordea izan da Lete, eta presidente kargua hartu du orain. Zortzi laguneko taldea izango du bidelagun legegintzaldi berri honetan; besteak beste, orain arteko presidente Andoni Lertxundi Arratibel, oraingoan presidenteorde karguan. Iñaki Lizaso Perezek, Nekane Astigarraga Letek eta Orkatz Argote Erkiziak ere jarraituko dute zuzendaritza taldean. Iker Epelde Agirre, Javier Iraola Calvo, Itziar Lopetegi Rekalde eta Josu Osa Zubia dira kide berriak.
Hauxe da, hain zuzen ere, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzorde berria:
|
ABIZENAK |
IZENA |
KARGUA |
|
|
|
|
|
Lete Andonegi |
Itziar |
Presidentea |
|
Lertxundi Arratibel |
Andoni |
Presidenteordea |
|
Lizaso Perez |
Iñaki |
Diruzaina |
|
Astigarraga Lete |
Nekane |
Idazkaria |
|
Argote Erkizia |
Orkatz |
Bokala |
|
Epelde Agirre |
Iker |
Bokala |
|
Iraola Calvo |
Javier |
Bokala |
|
Lopetegi Rekalde |
Itziar |
Bokala |
|
Osa Zubia |
Josu |
Bokala |
Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 11ko dekretuan lurralde barruko mugikortasuna ahalbidetu denez, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) bulegoa zabalik izango da berriz ere, abenduaren 14tik aurrera (astelehena), Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5. Donostia).
Ohiko ordutegian eskainiko dugu harrera:
- Goizez: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara
- Arratsaldez: astelehenak eta astearteak, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenak, 16:00etatik 19:00etara
Ordutegi horretan telefono harrera ere eskainiko da, 943 47 14 63 zenbakian.


