Lehiaketa

Real Sociedad eta Hernani ere Gipuzkoako txapeldun, gizonezkoen gomazko paletaz

Nagusien 1. mailako finala irabazi du Real Sociedad taldeak, Lagunak-en aurka; eta Hernanik Zarautz hartu du mendean, nagusien 2. mailakoan

Real Sociedad eta Hernani taldeak ere Gipuzkoako txapeldun berriak dira, gomazko paletako espezialitatean. Joan den igandean jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako finalak, Donostiako Altza auzoan. Real Sociedad taldeak Lagunak hartu zuen mendean, nagusien 1. mailako lehian. Eta Hernanik Zarautz, nagusien 2. mailakoan. Hemen xehetasunak: 

Azaroak 24, igandea, 11:00, Donostia-Altza

1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
LAGUNAK (Arrizabalaga-Lizarralde) 22 / REAL SOCIEDAD (Antxordoki-Martikorena) 25
 
2. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 2. maila:
ZARAUTZ (Aizpuru-Daguerre) 24 / HERNANI (Ramos-Zubimendi) 25

Larunbat honetan (2019-11-30), bestalde, gizonezkoen gomazko paletako nagusien 3. mailako finala jokatuko dute Zarautz 1 eta Gazteleku 2 taldeek, 12:00etan, Zarautzen. Eta, azkenik, emakumezkoen gomazko paletako finalak abenduaren 15eko jardunaldian izango dira ikusgai, oraindik erabakitzeko dagoen egoitzan.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta atalean kontsulta daitezke maila bakoitzeko emaitza, sailkapen eta datu guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.