Lehiaketa

Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketako finalak, larunbatean, Ereñozun

16:00etan hasiko da jaialdia, mutil alebinen partidarekin, ondoren alebin neskak lehiatuko dira eta azkenik infantil nesken finala izango da ikusgai

Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbat honetan, hilak 11, Hernaniko Ereñozu auzoan. 16:00etan hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: alebin kategoriako mutilen finala izango da jokoan lehenik, ondoren alebin neskena, eta azkenik infantil kategoriako neskena. Hauxe izango da, hain zuzen ere, jaialdia:

Maiatzak 11, larunbata, 16:00, Hernani-Ereñozu

1. Paleta, alebin mutilak:
ZUMAIA 2 (Cabaleiro-Carballo-Garikano) / AIA 2 (Hoyos-Alustiza)

2. Paleta, alebin neskak:
ADUNA 1 (Zabala-Iruretagoiena-Navarro) / ZUMAIA 1 (Etxabe-A.Aldazabal-H.Aldazabal)

3. Paleta, infantil neskak:
HERNANI 2 (N.Barrenetxea-Macicior-Kerejeta) / HERNANI 4 (A.Barrenetxea-Iriondo-Tolaretxipi)

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.