Su-Berri 2 eta Intxurre taldeak hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, 1. eta 2. mailako norgehiagoketan
Hernani (1. maila) eta Aia (2. maila) taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletaz, emakumezkoetan. Joan den igandean (2018-10-21) jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren final horiek, Anoetan. Su-Berri 2 eta Intxurre hartu zituzten mendean, hurrenez hurren. Hauxe izan zen jaialdia:
Urriak 21, igandea, 17:00, Anoeta-Alkartasuna
1. Gomazko paleta, nagusien 2. maila:
INTXURRE (Ontsalo-Agirre) 29 / AIA (Albeniz-Eizmendi) 30
2. Gomazko paleta, nagusien 1. maila:
HERNANI (Huizi-Arrieta) 30 / SU-BERRI 2 (Maiza-Maddi Mendizabal) 19
Ostiralean bertan (2018-10-19) jokatu zituzten 2. mailako finalak: Intxurrek (Ontsalo-Agirre) 30-18 irabazi zion Atzapar 2 (Otegi-Aranburu) taldeari, eta Aiak (Albeniz-Eizmendi) 22-30 Hernani 1 (Sarobe-Otaegi) bikoteari.
Txapelketaren xehetasun guztiak Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean daude eskuragarri. Eta finaletako hainbat irudi ikusgai Argazki galeriak txokoan.

