Lehiaketa

Gipuzkoak etxean jokatuko du berriz GRAVNIaren hirugarren jardunaldian, oraingoan Iparralderen aurka

Bizkaia vs Nafarroa eta Araba vs Errioxa dira apirilaren 8ko jardunaldiaren gainontzeko aurrez aurrekoak; txapelketaren finalerdiak apirilaren 29ko asteburuan aurreikusten dira, eta finalak maiatzaren 6koan

Gipuzkoak etxean jokatuko du berriro GRAVNI federazioen arteko txapelketaren 3. jardunaldian. Oraingoan, Iparralde izango du aurkari, apirilaren 8ko asteburuan. Bizkaia vs Nafarroa eta Araba vs Errioxa izango dira beste aurrez aurrekoak. Lotura honetan zehazten ditugu Gipuzkoaren eta Iparralderen arteko norgehiakoen zerrenda guztia: https://bit.ly/1RA9euD

Beste bi jardunaldi gelditzen dira ligaxka amaitzeko: apirilaren 15ekoan Arabaren kontra jokatuko du Gipuzkoak, etxetik kanpo; eta apirilaren 22koan Errioxako Selekzioa hartuko du etxean. Ezker hormako zein trinketeko finalerdiak apirilaren 29ko astebururako aurreikusten dira, eta finalak maiatzaren 6koan. Hona hemen egutegi osoa:

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 18 Nafarroa GIPUZKOA
Errioxa

Bizkaia

Iparralde Araba
2 MARTXOAK 25 GIPUZKOA Bizkaia
Nafarroa

Araba

Iparralde Errioxa
3 APIRILAK 8 GIPUZKOA Iparralde
Bizkaia Nafarroa
Araba Errioxa
4 APIRILAK 15 Iparralde Bizkaia
Araba GIPUZKOA
Errioxa Nafarroa
5 APIRILAK 22

Bizkaia

Araba
GIPUZKOA Errioxa
Nafarroa Iparralde
6 APIRILAK 29 FINALERDIAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
7 MAIATZAK  6 FINALAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA

Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak… esteka honetan klikatuz: http://bit.ly/1RA9euD. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere, www.euskalpilota.org, txapelketaren informazio orokorra ikusgai dago.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.