Lehiaketa

Errendimenduko Udaberri Saria. Txapeldunak

Ekainaren 28an bukatuko da horretarako epea; federazioan bertan eskura daiteke beharrezko dokumentazioa

Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesuaEkainaren 14an GEPFko Hauteskunde Batzordeak egindako bilerarekin hasi zen, hain zuzen ere. Eta pausoz pauso badoa aurrera.

Gaur (2016-06-21), adibidez, hauteskunde erroldari eta egutegiari alegazioak egiteko epea amaitu da. Erreklamaziorik ez zegoenez, Hauteskunde Batzordeak, berriz ere bilduta, honakoak erabaki ditu:

  1. GEPFko Batzar Orokorrerako eta Zuzendaritza Batzorderako Hauteskunde Egutegia onartzea

  2. Hauteskunde errolda onartzea

  3. Batzar Orokorrerako hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzea. Epe hori 2016ko ekainaren 28an bukatuko da (federazioan eskura daitezke inprimakiak)

Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daiteke hauteskunde egutegi osoa. Hauxe laburpentxo bat:
 

  • 2016/06/14. Hauteskunde Batzordearen bilera
  • 2016/06/21. Hauteskunde erroldari eta egutegiari aurkeztutako alegazioak Hauteskunde Batzordeak ebaztea. Hauteskunde errolda behin betiko onartzea. Batzar Orokorrerako hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzea
  • 2016/06/28. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea
  • 2016/07/04. Batzar Orokorrerako kideak aukeratzeko hauteskundeak
  • 2016/07/08. Lehendakaritzarako hautagaiak aurkezteko epa hastea
  • 2016/07/15. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea. Hautagaiak behin-behinekoz aldarrikatzea eta erreklamazioak aurkezteko epea hastea
  • 2016/07/19. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatzea
  • 2016/07/26. Hauteskunde eguna (hauteskunderik egin behar izanez gero; hautagai bakarra aurkeztuz gero ez da hauteskunderik egin behar izango eta zuzenean aldarrikatuko da)

Gainontzeko dokumentazioa federazioan bertan egongo da ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia), harrera ordutan (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara).

miniImagen

Ostiralean (2016-06-24) jokatu ziren Errendimenduko Udaberri Sariko finalak. Tolosak hartu zituen Gipuzkoako finalak, Legazpin izan ziren ikusgai Mendebaldekoak, eta Astigarragan Ekialdekoak.

Ondoren zehazten ditugu emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:


 

Ekainak 24, ostirala, 19:00, Tolosa-Beotibar. GIPUZKOAKO FINALAK
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: GOIERRI (Leunda-Izagirre) 2 / TOLOSA (Elola-Iztueta) 16

2. Eskuz binaka, infantilak: TOLOSA 2 (Sudupe-Lopetegi) 18 / AÑORGA (Amiano-Albeniz) 14

Ekainak 24, ostirala, 19:30, Legazpi-Urbeltz. MENDEBALDEKO FINALAK
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: BERGARA (Gil-Pereira) 16 / ATZAPAR 1 (Tapia-Huitzi) 15

2. Eskuz binaka, infantilak: LEGAZPI 2 (Santamaria-Ezama) 8 / MURUMENDI (Olano-Enbil) 18

Ekainak 24, ostirala, 19:30, Astigarraga-Udalekoa. EKIALDEKO FINALAK
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: OIARPE (Olaitz-Bordes) 14 / MUNDARRO (Urdangarin-Lizeaga) 16

2. Eskuz binaka, infantilak: HERNANI 1 (Uitzi-Garmendia) 18 / ILUNPE 1 (Labaka-Buldain) 6

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri eskuz binaka atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.