Eskukoan final-hamaseirenen itzulikoak jokatuko dituzte, eta palakoan finalerdietarako txartelak daude jokoan
Zesta-puntako lehiari ekingo diote asteburuan (2016-05-15) Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Eskukoa eta palakoa aurreko jardunaldian (2016-05-08) hasi ziren, eta final-hamaseirenen itzulikoak eta final-laurdenen itzulikoak jokatuko dituzte, hurrenez hurren.
Hala, asteburuan 14 jaialdi izango dira ikusgai: eskuko 9, palako 4 eta zesta-puntako 1. Hona hemen kartelera:
OSTIRALA, MAIATZAK 13
– 18:30, Donostia-Carmelo Balda: DONOSTIA / ZUMAIA (zesta)
– 19:00, Zumarraga-Beloki: ZUMARRAGA / OÑATI (eskua)
– 19:30, Bidania Goiatz-Ernio: BIDANIA-GOIATZ / USURBIL (eskua)
– 19:30, Aia-Udalekoa: AIA / ARRASATE (eskua)
– 19:30, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / ASTEASU (eskua)
– 19:30, Bergara-Munizipala: LASARTE-ORIA / BERGARA (eskua)
– 20:00, Aduna-Udalekoa: ADUNA / LEZO (eskua)
– 20:15, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / OLABERRIA (pala)
LARUNBATA, MAIATZAK 14
– 11:00, Errenteria-Agustina Otaola Raketista Profesionala: ERRENTERIA / ORDIZIA (eskua)
– 18:30, Andoain-Arrate: ANDOAIN / ERRENTERIA (eskua)
IGANDEA, MAIATZAK 15
– 10:00, Lazkao-Joxe Miguel Barandiaran: LAZKAO / ATAUN (eskua)
– 11:00, Altzo-Altzo Muino: ALTZO / DONOSTIA (eskua)
– 11:00, Andoain-Arrate: ANDOAIN / DONOSTIA (pala)
– 12:30, Lazkao-Joxe Miguel Barandiaran: LAZKAO / DEBA (pala)
Edizio honetan, 25 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
- Aduna
- Aia
- Altzo
- Andoain
- Arrasate
- Asteasu
- Astigarraga
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bergara
- Bidania-Goiatz
- Donostia
- Errenteria
- Hernani
- Lasarte-Oria
- Lazkao
- Lezo
- Oiartzun
- Oñati
- Tolosa
- Usurbil
- Zestoa
- Zizurkil
-
Zumarraga
PALA
- Andoain
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Lazkao
- Oiartzun
- Olaberria
-
Ordizia
ZESTA-PUNTA
- Donostia
- Mutriku
- Zumaia
Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartuko dute parte txapelketa honetan. Baja izango dira, berriz, Alegia eta Beasain.
Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.
Zozketak erabakitakoaren arabera, hauexek izango dira jardunaldiak:
ESKUA
– Maiatzak 8 eta 15, final-hamaseirenak: ARRASATE / AIA; DONOSTIA / ALTZO; ERRENTERIA / ANDOAIN; OÑATI / ZUMARRAGA; BERGARA / LASARTE-ORIA; ASTEASU / ZESTOA; LEZO / ADUNA; ATAUN / LAZKAO; USURBIL / BIDANIA-GOIATZ
– Maiatzak 22 eta 29, final-zortzirenak: ARRASATE edo AIA / AZKOITIA; DONOSTIA edo ALTZO / ZIZURKIL; ERRENTERIA edo ANDOAIN / ASTIGARRAGA; OÑATI edo ZUMARRAGA / TOLOSA; BERGARA edo LASARTE-ORIA / AZPEITIA; ASTEASU edo ZESTOA / OIARTZUN; LEZO edo ADUNA / HERNANI; ATAUN edo LAZKAO / USURBIL edo BIDANIA-GOIATZ
– Ekainak 5 eta 12, final-laurdenak
– Ekainak 19 eta 26, finalerdiak
– Uztailak 3, finala, Donostiako Atano III.ean
PALA
– Maiatzak 8 eta 15, final-laurdenak: DONOSTIA / ANDOAIN; OLABERRIA / OIARTZUN; DEBA / LAZKAO; ORDIZIA / ERRENTERIA
– Maiatzak 22 eta maiatzak 29, finalerdiak
– Ekainak 5, finala, Donostiako Atano III.ean
ZESTA-PUNTA (ligaxka)
– Maiatzak 15, 1. jardunaldia: DONOSTIA / ZUMAIA
– Maiatzak 21, 2. jardunaldia: MUTRIKU / DONOSTIA
– Maiatzak 29, 3. jardunaldia: ZUMAIA / MUTRIKU
– Ekainak 5, 4. jardunaldia: ZUMAIA / DONOSTIA
– Ekainak 12, 5. jardunaldia: DONOSTIA / MUTRIKU
– Ekainak 19, 6. jardunaldia: MUTRIKU / ZUMAIA
– Uztailak 2, finala, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian
Sariei dagokienez, saiakerak izan dira babesle pribatuak lortzeko, baina zoritxarrez ez da posible izan. Gauzak horrela, eskuz 2500€ jasoko ditu txapeldunak eta 1250€ txapeldunordeak; eta parte-hartzaile guztiek 150€ gainditutako kanporaketa bakoitzeko. Palaz, 1250€ izango dira txapeldunarentzat eta 600€ txapeldunordearentzat, eta kanporaketako 100€. Azkenik, zesta-puntaz 600€ jasoko ditu txapeldunak eta 300€ txapeldunordeak, eta parte-hartzaile guztiek 300€ liga bukatzeagatik, desplazamendu dieta kontzeptuan.
49. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 26.a palaz eta 19. zesta-puntaz.
Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere; Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin; eta Hernani hirugarren, 5ekin. Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Tolosa izan zen txapeldunorde.
Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7; Errenteria eta Olaberria dira bigarren postuan, 5na txapelekin; eta ondoren Andoain, 4rekin. Donostiak irabazi zuen iaz, eta Andoain izan zen txapeldunorde.
Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin; Tolosa du atzetik, 4rekin; eta Mutriku eta Donostia hirugarren postuan 3 txapelekin. Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean.


