Lehiaketa

Hernani 2 eta Intxurre izan dira Emakumeen gomazko paletako Gipuzkoako txapeldunak

Nagusien 2.mailako lehian Intxurre atera zen garaile eta 1.mailakoan, Hernanik eraman zuen txapela.

Joan den ostiralean, 2013-10-25, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako bi final jokatu ziren: Emakumeen gomazko paletako nagusien mailako finalak (1. eta 2. maila.) Soraluzen jokatutako finaletako garaileak izan ziren Intxurre eta  Hernani2 taldeak.

Jaialdiko lehen norgehiagokan, 2. mailako finalean, Intxurrek irabazi zion Hernani 1 taldeari, 30- 10 emaitzarekin. Eta bigarren partidan, Hernaniko 1go mailako bi taldeen arteko norgehiagokan, Hernani 2 izan zen garaile, Hernani 1 taldea 30-23 mendean hartuta.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Urriak 25, ostirala, 16:30, Soraluze-Udal pilotalekua


1.Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: Hernani 1 (Jauregi-Perez) 10 – Intxurre (Murua-Senperena) 30
 
2.Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: Hernani 2 (Goikoetxea- Huizi) 30– Hernani 1 (Arrieta-Manzisidor) 23.
 
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.