Lehiaketa

Su-Berri eta Hernani 1, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak gomazko paletan

1.mailako irabazlea Su-Berri taldea izan da, 2.mailako lehian aldiz, Hernani 1 atera da garaile.

Su-Berri eta Hernani 1 taldeak dira Trinketeko Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletako espezialitatean.

Joan den larunbatean (2013-05-03) jokatu ziren, Donostiako Gaska Trinketan, Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paletako finalak.1. mailako eta 2. mailako lehiak irabazi zituzten, hurrenez hurren, aipatutako bi taldeek.

Su-Berriko bikotea Hernani 1 taldeari gailendu zitzaion, 30-18ko emaitzarekin. Eta 2. mailako finalean, Hernani 1 taldeak Su-Berri hartu zuen mendean, 30-21. Hortaz, bi elkarteko neskek eraman ahal izan dituzte txapelak etxera.

 

Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:

 
*Maiatzak 3, ostirala, 19:00, DonostiaGaska trinketa:


1. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila: HERNANI 1 (Huizi-Senper)  30  /  Su-Berri (Gabirondo-Garmendia)  21

2. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila: SU-BERRI (Aburuza-Evaristti)  30  /  Hernani 1 (Irazustabarrena-Manzisidor)  18

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.