Lehiaketa

Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa, bete-betean

Txapelketarik parte-hartzaileena da, espezialitate ia guztietan jokatzen dena; abendura arte luzatuko da

Martxan jarraitzen du 2011-12ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa. Txapelketarik parte-hartzaileena da hauxe, espezialitate ia guztietan jokatzen dena. Aurten, denera, 365 talde ari dira lehiatzen. Irailaren erdialdean hasi eta abendu amaierara arte luzatzen da denboraldiko txapelketa garrantzitsu hau.

Hona hemen hainbat datu, jokamoldeka sailkatuta:

ESKUZ BANAKA
 

31 talde: kadeteak, 7; jubenilak, 8; nagusiak, 16.

Finalak: azaroak 27 (nagusiak) eta abenduak 18 (kadeteak eta jubenilak).

ESKUZ BINAKA
 

167 talde: kadeteak, 56 (10 1. mailan, 26 2. mailan, 20 3. mailan); jubenilak, 44 (16 1. mailan, 23 2.ean, 5 3.ean); nagusiak, 67 (8 Ohorezko Mailan, 16 1. mailan, 16 2. ean eta 27 3. mailan).

Finalak: azaroak 27 (nagusien Ohorezko Maila) eta abenduak 18 (gainontzeko guztiak).

GOMAZKO PALETA
 

51 talde: gizonezkoak, 30 (denak nagusietan, 8 1. mailan, 8 2. mailan eta 14 3. mailan); emakumezkoak, 21 (7 jubeniletan, 6 nagusien 1. mailan eta 8 nagusien 2. mailan).

Finalak: urriak 23 (neska nagusien finalak), azaroak 27 (gizonezkoen 1. eta 2. mailakoak) eta abenduak 18 (neska jubenilak eta gizonezkoen 3. maila).

ZESTA-PUNTA
 

– 33 talde: kadeteak, 13; jubenilak, 4; nagusiak, 16.

Finalak: azaroak 27 (jubenilak) eta abenduak 18 (kadeteak eta nagusiak).

ERREMONTEA
 

– 4 talde, denak nagusietan eta maila bakarrean.

Finala: abenduak 4.

PALA
 

– 13 talde, denak nagusietan (7 1. mailan eta 6 2. mailan)

Finala: irailak 25.

PALA MOTZA
 

– 30 talde, denak nagusietan (8 1. mailan, 11 2. mailan eta 11 3. mailan)

Finalak: azaroak 6.

LARRUZKO PALETA
 

– 36 talde: 8 22 urtez azpikoetan eta 28 nagusietan (12 1. mailan, 11 2.ean eta 5 3. mailan)

Finalak: abenduak 30.

Txapelketaren jarraipena egin dezakezue webgune honetan, besteak beste, Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.