Lehiaketa

Andoainek eta Oiartzunek jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketa-Kutxa Sariko finala, larunbatean

17:00etan izango da jaialdia, Debako Aldats pilotalekuan

Larunbat honetan jokatuko da Herriarteko Pala Txapelketa-Kutxa Sariko finala, 17:00etan, Debako Aldats pilotalekuan. Andoain eta Oiartzun izango dira aurrez aurre. Andoain Donostiari gailendu zitzaion finalerdietan (3-1 irabazi zion; 142 tanto egin zituen Andoainek eta 136 Donostiak). Eta Oiartzunek Olaberria utzi zuen kanpoan (3-1 irabazi zion; 145 tanto egin zituen Oiartzunek eta 104 Olaberriak). Ondoren zehazten dugu finalaren jaialdia:


*Ekainak 11, larunbata, 17:00, Deba-Aldats: ANDOAIN / OIARTZUN
          Larruzko paleta: Altuna-Lete / Aizpuru-Garcia
          Pala motza: Iradi-Zabala / Ezkerro-Argote

Azken bi urtetako txapelduna da Andoain; horiexek dira, hain zuzen ere, dituen txapelak, 2. Oiartzunek ere 2 txapel ditu irabaziak, 1996an lehena eta 2001ean bigarrena. 2009ko finala errepikatuko da oraingo honetan. Urte hartan Andoainek irabazi zuen; 2011koa ikusteko dago. 

Bestetik, eskuko lehian finalerdien joaneko partidak jokatuko dira jardunaldi honetan: Oiartzun / Hernani eta Azkoitia / Donostia. Eta zesta-puntan ligaxkako 6. eta azken jardunaldia. 

Gogoratu behar dugu 34 herri ari direla parte hartzen aurtengo Herriarteko Txapelketan, iaz baino 1 gutxiago.
 

Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.  

Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago, 8, hain zuzen ere. Usurbil da baja.

– Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4, iaz baino 1 gehiago. Mutriku da alta hori.

  

Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu

ESKUA
 

– Kanporaketak (joan-etorria).

– Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.

– Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA

– Egutegia:

Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8

Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19

Finala: ekainak 26

PALA
 

– Kanporaketak (joan-etorria).

– Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.

– Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA

– Egutegia:

Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finala: ekainak 12

ZESTA-PUNTA


– Ligaxka (joan-etorria).

– Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.

– Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA

– Egutegia:

Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12

Finala: ekainak 19

 
 
 

Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.