Maiatzaren 1eko asteburuan hasi zen eskuko lehia, zesta-puntakoa gehitu zitzaion maiatzaren 8ko jardunaldian, eta palakoari maiatzaren 15ean ekin zioten
Apirilaren 19an aurkeztu zen, Donostiako Zientziaren Kutxagunean, 2010-11ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria. Eta dagoeneko martxan da ikusminez jarraitzen den txapelketa. Maiatzaren 1eko asteburuan abiatu zen eskuko lehia, zesta-puntakoa gehitu zitzaion maiatzaren 8ko jardunaldian, eta palakoari maiatzaren 15eko asteburuan ekin zioten.
Guztira, 34 herrik hartuko dute parte aurtengo edizioan, iaz baino 1 gutxiago.
– Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri ariko dira, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.
– Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago izango dira, 8, hain zuzen ere. Usurbil da baja.
– Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4 herrik jardungo dute, iaz baino 1 gehiago. Mutriku da alta hori.
Finalak, bestalde, ondorengo datatan aurreikusten dira: eskukoa, eskainaren 26an; palakoa, ekainaren 12an; eta zesta-puntakoa, ekainaren 19an.
Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu:
ESKUA
– Kanporaketak (joan-etorria).
– Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA
– Egutegia:
Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8
Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22
Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5
Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19
Finala: ekainak 26
PALA
– Kanporaketak (joan-etorria).
– Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA
– Egutegia:
Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22
Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5
Finala: ekainak 12
ZESTA-PUNTA
– Ligaxka (joan-etorria).
– Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA
– Egutegia:
Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12
Finala: ekainak 19
Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia…


